180. ALDIZKARIA - 2019ko irailaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

IRUÑA

19-0860 gora jotzeko errekurtsoa, Udaltzaingoko inspektoreorde izateko sei lanpostu oposizio-lehiaketaren bidez betetzeko deialdiaren merezimenduen baremazioaren behin betiko emaitzen kontra

Udaltzaingoko inspektoreorde izateko sei lanpostu oposizio-lehiaketaren bidez betetzeko deialdiaren barnean Jesús Mina Turillasek gora jotzeko errekurtsoa jarri du Nafarroako Administrazio Auzitegian, Iruñeko Udaleko Giza Baliabideen Zuzendaritzak 2019ko otsailaren 26an emandako ebazpenaren kontra; ebazpen horrek ezesten zuen 2019ko urtarrilaren 4an jarritako gora jotzeko errekurtsoa, Udaltzaingoko inspektoreorde izateko sei lanpostu oposizio-lehiaketaren bidez betetzeko deialdiaren merezimenduen baremazioaren behin betiko emaitzen kontra jarritakoa. Deialdia argitara eman zen 2018ko 73. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, apirilaren 17an.

Interesdun guztiei jakinarazten zaie, eta epatzen zaie hamar egun baliodunean ager daitezen Nafarroako Administrazio Auzitegian (Iturrama kalea 10; sarrera Ezkirotz kaletik); hori guztia, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 118. eta 45. artikuluetan xedatutakoarekin bat.

Iruñean, 2019ko abuztuaren 16an.–Alkatea, Enrique Maya Miranda.

Iragarkiaren kodea: L1910850