180. ALDIZKARIA - 2019ko irailaren 12a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

JENDAURREKO INFORMAZIOA. Nafarroako Ubidearen eremu ureztagarriko XXVI Ega 3 Sektoreko lurzati berrantolamenduaren gaineko erabakia onestea (Sesma - Lodosa - Carcar).

Nafarroako Ubidearen XXVI Ega 3 Sektoreko (Sesma - Lodosa - Carcar) lurzati berrantolamenduan interesa duten guztiei aditzera ematen zaie Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiak, abuztuaren 28ko 13/2019 Ebazpenaren bidez, eremu horren lurzati berrantolamenduaren gaineko erabakia hartu duela, Nekazaritzako Azpiegiturei buruzko martxoaren 7ko 1/2002 Foru Legearen 26. artikuluan xedatutakoarekin bat. Lurzati berrantolamendu hori onura publikokoa dela adierazi zen apirilaren 1eko 22/2015 Foru Dekretuaren bidez.

Aipatutako erabakia jendaurrean egonen da Sesmako udaletxean, hilabetez, ohar hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Interesdunek aztertzen ahal dituzte erabakia osatzen duten agiriak. Dokumentuak hauek dira: memoria; jabeen zerrenda alfabetikoa; murrizketa koefizientearen eta masa komunaren kalkulua; jabeei dagozkien esleipenen zerrenda, ondasunen izaeraren araberakoa; ordezko finken zerrenda; Nekazaritzako Egituren Zerbitzuak ofizioz bidalitako egoera juridikoen eta kargen zerrenda; finken zerrenda, ureztapen azalera adierazita; esleipenen fitxak; poligonoen planoak, 1:5000 eskalan eginak; poligonoen plano horiek berak irudi eta guzti; ureztalurretako jarduketen eta ingurumen balioen planoa, 1:12000 eskalan egina; eta interes orokorreko lurperatutako azpiegituren ondoriozko ubide zortasunen planoa, 1:12000 eskalan egina.

Erabakiaren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dezakete berrantolamenduko interesdunek, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariari zuzendua, ohar hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean. Errekurtsoak Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorrean (Karlos III.aren etorbidea 1) aurkeztuko dira, edo Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzuan (González Tablas kalea 9, 3.a, 31005 Iruña), edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 39/2015 Legean aipatzen diren tokietako edozeinetan.

Iruñean, 2019ko irailaren 3an.–Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzuko zuzendaria, Juan Pablo Rebolé Ruiz.

Iragarkiaren kodea: F1911460