18. ALDIZKARIA - 2019ko urtarrilaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

LIZARRA

Funtzionarioaren izendapena

Alkatetzak apirilaren 26an emandako 147/2018 Ebazpenaren bidez, Jorge Casi Goñi eta Francisco Javier Ciganda Olóriz praktiketako funtzionario izendatu ziren, 174/2016 Epai irmoa betearaziz eta Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren apirilaren 19ko 898/2018 Ebazpenarekin eta Barneko zuzendari nagusiaren apirilaren 20ko 103/2018 Ebazpenarekin bat.

Prestakuntza ikastaroa bukaturik, gaur, abenduaren 17an, Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolako zuzendariak azaroaren 30ean emandako 179/2018 Ebazpena jaso da, Polizian sartzeko oinarrizko formakuntzako 2018ko ikastaroko azken kalifikazioak onesten dituena. Horren arabera, aipatu bi izangaiek gainditu dute ikastaroa.

Horiek horrela, eta irailaren 1eko 174/2016 Epai irmoa (espedientean dagoena) betearazteko tramiteak betetzeko, Alkatetza honek

EBATZI DU:

1. Jorge Casi Goñi Lizarrako Udaleko funtzionario izendatzea (udaltzaina, Udalaren plantilla organikoko 7.8 lanpostuari atxikia), eta hilabeteko epea ezartzea lanpostuaz jabetzeko. Zinpeko aitorpena edo promesa egin beharko du lanpostuaz jabetu baino lehen, Nafarroako foru araubidea errespetatuko duela, Konstituzioari eta legeei men eginen diela eta karguari dagozkion eginkizunak zuzen beteko dituela dioen aitorpena alegia. Hala egin ezean, Lizarrako Udaleko funtzionarioaren izaera lortzeko eskubide guztiak galduko ditu.

2. Ebazpen hau interesdunari, Nafarroako Segurtasun Eskolako zuzendariari, Lizarrako udaltzainburuari eta udal honetako Kontu-Hartzailetza eta Langileria alorrei jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan, eta agintzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Lizarrako Udalaren web-orrian eta iragarki-taulan argitara dadila.

Ebazten dut, behar diren ondorioak izan ditzan.

Lizarran, 2018ko abenduaren 17an.–Alkatea, Koldo Leoz Garciandia.

Iragarkiaren kodea: L1815991