18. ALDIZKARIA - 2019ko urtarrilaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZUÑIGA

Udal ordenantza, Etxeko animaliak eta zakur arriskutsuak edukitzeari buruzkoa. Hasierako onespena

Zuñigako Udalak, 2018ko abenduaren 21ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Etxeko animaliak eta zakur arriskutsuak edukitzeari buruzko udal ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, eragozpen edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da, eta testua oso-osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Zuñigan, 2018ko abenduaren 26an.–Alkate udalburua, Pedro María Oteiza Díaz.

Iragarkiaren kodea: L1815957