18. ALDIZKARIA - 2019ko urtarrilaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Castel Ruiz tokiko enpresa-entitate publikoko lehendakari ordezkariaren dedikazio partziala 2/3era handitzea

Tuterako Udalak, 2018ko abenduaren 21ean egindako osoko bilkuran, erabaki zuen ordutegia eta ordainsari gordina handitzea Castel Ruiz TEEPeko lehendakari ordezkariaren dedikazio partzialean. Hona hemen xedapen zatia:

“1.–2/3era handitzea Castel Ruiz TEEPeko lehendakaritzaren dedikazio partziala (gaur egun 20 ordu dira astean, 2015eko uztailaren 1eko osoko bilkuran hala erabaki baitzen). Horrela, hemendik aurrera 26 ordu eta 40 minutu izanen dira astean, 2015eko uztailaren 1eko osoko bilkuran zinegotzientzat onetsitako 40 orduko lanaldiaren 2/3en baliokide), Gizarte Segurantzaren araubide orokorrean alta emanda. Udalak bere gain hartuko du dagokion enpresa kuotaren ordainketa, eta Francisco Javier Gómez Vidal jaunak 21.311,76 euro jasoko du urteko ordainsari gordin.

Ordainsari hori A mailako funtzionarioen ordainsariak bezala eguneratuko da, Osoko Bilkuraren erabakiaren 4. puntuan (2017ko urtarrilaren 30eko osoko bilkuran aldatua) xedatu bezala.

2.–Erabaki honek 2019ko urtarrilaren 1etik aitzina hartuko du indarra.

3.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Herriko Etxeko iragarki oholean argitaratzea; eta jakinaraztea interesdunari, Kontu-hartzailetzari eta Langileen atalari."

Tuteran, 2018ko abenduaren 27an.–Alkate udalburua, Eneko Larrarte Huguet.

Iragarkiaren kodea: L1816060