18. ALDIZKARIA - 2019ko urtarrilaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OTSAGABIA

Aldaketa, Hilerria arautzen duen ordenantzan. Hasierako onespena

Otsagabiko Udalak, 2018ko abenduaren 21ean egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea aldaketa ordenantza fiskal honetan:

–Hilerria arautzen duen ordenantza.

Espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun eta interesdunek erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz.

Jendaurreko epean inork ez badu erreklamaziorik, kexarik edo oharrik aurkezten, ordenantza behin betiko onetsi, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Argitara ematen da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan.

Otsagabian, 2018ko abenduaren 24an.–Alkate udalburua, Juan Manuel Tohane Contín.

Iragarkiaren kodea: L1815950