18. ALDIZKARIA - 2019ko urtarrilaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LONGIDA

2019ko karga-tasak

Longidako Udalak, 2018ko abenduaren 5ean egin osoko bilkuran, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean ezarritakoa betetzeko, hau erabaki zuen:

1.1. Karga-tasa hauek onestea, 2019ko urtarrilaren 1etik aitzina aplikatzeko. (Beren horretan utzi dira joan den urteko karga-tasak):

–Hiri-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,106.

–Landa-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,106.

–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga:

  • Etxebizitzen zaharberritzea: %2,06.
  • Nekazaritzako nahiz abeltzaintzako nabeak egitea edo moldatzea: %2,575.
  • Etxebizitza berriak: %3,09.
  • Bertzelako eraikuntza, instalazio eta obrak egitea: %3,09.

–Ekonomia-jardueren gaineko zerga: indizea, 1.

–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga: Tasa: %14,42.

  • Koefizienteak:
  • 1. urtea: 0,03.
  • 2. urtea: 0,06.
  • 3. urtea: 0,09.
  • 4. urtetik 15.era: 0,06.
  • 16. urtea: 0,16.
  • 17. urtea: 0,29.
  • 18. urtea: 0,43.
  • 19. urtea: 0,52.
  • 20. urtea: 0,55.

1.2. Erregelamenduzko tramitea ematea.

Erabaki horren aurka, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke, hautara:

1. Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko arlo horretako Salari zuzendua edo Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, Administrazioarekiko Auzietako Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 8.1 artikuluak ezarritako kasuetan, bi hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita; nolanahi ere, aitzinetik eta hautara, paratzen ahalko da berraztertzeko errekurtsoa egintza ebatzi duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, edo bestela,

2. Gora jotzeko errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Longidan, 2018ko abenduaren 20an.–Alkatea, Roberto Zazpe Bariain.

Iragarkiaren kodea: L1816092