18. ALDIZKARIA - 2019ko urtarrilaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GESALATZ

Desjabetze prozedura, Lerateko UC10-3 unitatea urbanizatzeko

2018ko apirilaren 25eko osoko bilkuran, onetsi zen Udalak hitzarmen bat sinatzea Lerateko UC10-3 unitatearen konpentsazio batzordearekin, Gesalazko Udalak desjabetze prozedura abia dezala ubide, hustubide eta bide zortasuna eratzeko Gesalazko Leraten, katastroko landa-lurretako 3. poligonoko 78. lurzatian (unitatetik kanpo), 4 metro zabaleko zerrenda batean, lurzati horren eta UC10-3 unitatearen arteko mugaren luzera osoan.

2018ko maiatzaren 17an sinatu zen hitzarmena.

2018ko abenduaren 13ko osoko bilkuran, bertaratutakoek honako hau onetsi zuten aho batez:

Lehena.–Urbanizazio proiektuko lanak egiteko premia deklaratzea Leraten, hiri-lurzoru finkatuko UC10-3 exekuzio unitatean, gaur egun behar bezalako saneamendu sarerik ez baitago, eta horiek egiteko eskatu baitu, besteak beste, Ebroko Konfederazio Hidrografikoak, Allozko urtegia oso hurbil dagoelako; horrek berarekin dakar haren barrenean sartzen diren obren onura publikoaren deklarazioa, desjabetzea egin ahal izateko.

Bigarrena.–Desjabetze prozedurak ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda onestea; xedea da ubide, hustubide eta bide zortasuna eratzea Gesalazko Leraten, katastroko landa-lurretako 3. poligonoko 78. lurzatian, 4 metro zabaleko zerrenda batean, lurzati horren eta UC10-3 unitatearen arteko mugaren luzera osoan, urbanizazio proiektuko lanak egiteko hiri-lurzoru finkatuko UC10-3 exekuzio unitatean. Jean Oscar Boutet da lurzati horren titularra.

Hirugarrena.–Interesdunari entzunaldia ematea, hamabortz egunez, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1954ko abenduaren 16ko Legearen 18. artikuluari jarraikiz, bidezko iruditzen zaizkion alegazioak aurkez ditzan.

Laugarrena.–Erabaki hau jendaurrean edukitzea, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 18. artikuluan adierazi bezala, hamabost egunez, udal honen iragarki oholean ezarriz eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroan gehien zabaltzen diren egunkarietako batean argitaratuz, eta interesdunei banan-banan jakinaraztea, proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen titularrek idatziz aurkez ditzaten argitaratutako zerrendan izaten ahal diren akatsak zuzentzeko datuak, edo kontra egin diezaioten ondasunak eta eskubideak okupatu edo eskuratzeari formaren edo edukiaren arrazoiengatik, betiere arrazoiak emanez.

Bosgarrena.–Ondasunen deskribapen material eta legezkoan sortutako akatsak zuzentzearen ondorioetarako soilik, onartzea edozein pertsona natural edo juridiko ager daitekeela, bidezkoak iruditzen zaizkion aurrekariak edo erreferentziak alegatzeko.

Seigarrena.–Erabaki hau Jean Oscar Bouteti jakinaraztea, baita proiektuak ukitutako lurzatien gainerako jabeei ere.

Zazpigarrena.–Lerateko UC10-3 unitatearen konpentsazio batzordea, desjabetze jarduketaren onuradun deklaratzea.

Muetzen, 2018ko abenduaren 13an.–Alkatea, María Vicenta Goñi Azanza.

UKITUTAKO ONDASUN ETA ESKUBIDEEN ZERRENDA

FINKAREN KODEA

TITULARRAK

UKIPENAK

KATASTROKO DATUAK

J

Zort.

Erreg.

Aldi baterako ok. (m²)

Pol.

Lurz.

Lur mota

m.l.

un.

LE-01

Boutet, Jean Oscar. Kenbai kalea, 34

Saint Malo 35 (Frantzia)

Hust.

33,50

132,40

1

4

625,60

3

78

Lehorreko alorra

LABURDURAK: J: jarduketa; Hust.: hondakin uren hustubidea; Erreg.: erregistroa; Aldi bat. okup.: aldi baterako okupazioa; Pol.: poligonoa; Lurz.: lurzatia.

Iragarkiaren kodea: L1816039