2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ETXAURI
2019ko plantilla organikoa. Hasierako onespena
Etxauriko Udalak, 2018ko abenduaren 21ean egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2019ko plantilla organikoa.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluak 235.ari dagokionez xedatuari jarraikiz, onetsitako plantilla Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.
Etxaurin, 2018ko abenduaren 21ean.–Alkatea, Idoia Aritzala Etxarren.
Iragarkiaren kodea: L1815947