179. ALDIZKARIA - 2019ko irailaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AURITZ

Akats zuzenketa, Balorazio txostenaren proiektua jendaurrean jartzeko iragarkian

Ikusirik Balorazio Txostenaren proiektua jendaurrean jartzeko iragarkiaren edukian informazioa falta zela, iragarkia berriro argitara ematen da. Iragarki hura 2019ko abuztuaren 26ko 167 zenbakia duen Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen:

Balorazio Txostenaren proiektua egin ondoren eta Nafarroako Lurralde Aberastasunaren Erregistroari eta Katastroei buruzko azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 36.4 artikuluak xedatutakoaren arabera, balorazio txostenaren proiektua jendaurrean egonen da hogei eguneko epean.

Proiektua Udal Idazkaritzan zein Udalaren web orrian (http://www.burguete.es/eu/) egonen da interesdunen eskura, nahi duen orok horiek aztertu eta bidezko alegazioak aurkez ditzan.

Auritzen, 2019ko irailaren 5ean.–Alkatea, Jose Irigaray Gil.

Iragarkiaren kodea: L1911513