179. ALDIZKARIA - 2019ko irailaren 11

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

1/2019 EBAZPENA, irailaren 3koa, Unibertsitateko zuzendari nagusiak emana, organo horren beraren maiatzaren 7ko 268/2019 Ebazpena aldatzen duena.

Unibertsitateen Zerbitzuko zuzendariak aurkeztu du txosten bat zeinetan jasotzen baitu aldatu beharra daudela bi artikulu maiatzaren 7ko 268/2019 Ebazpenaren eranskinean (haren bidez, “Kultura zientifikoko prestakuntzarako laguntzen” deialdia egin zen). Txosten horretan jasotakoaren arabera, ezinbestekoa da aldaketa egitea deialdiaren bideragarritasuna bermatzeko. Izan ere, diruz laguntzen den ikasturterako NUPek ezarritako matrikulazio-epeetan egindako aldaketak ez dira egokiak, argi eta garbi, aipatu ebazpenean hasiera batean ezarritako eskaera eta justifikazio epeak bete ahal izateko.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32.1.d) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz, eta, orobat, kontuan harturik Unibertsitateen Zerbitzuak egin duen txostena,

EBAZTEN DUT:

1. Aldatzea 5. eta 9.a) artikuluak Unibertsitateen eta Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiaren maiatzaren 7ko 268/2019 Ebazpenaren eranskin bakarrean. Ebazpen horren bidez, “Kultura zientifikoko prestakuntzarako laguntzen” deialdia egin zen. Hau da testu berria:

A) 5. artikulua. Eskabideak:

Honako hau dioen tokian:

“Eskaerak aurkezteko epea 15 egun naturalekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita”.

Honako hau behar du:

“Eskaerak aurkezteko epea 2019ko ekainaren 1etik irailaren 30era artekoa izanen da”.

B) 9. artikulua. Betebeharrak:

Honako hau dioen tokian:

“a) Kreditu guztietan matrikulatzea (16 ECTS) Kultura Zientifikoko Masterrean ezarririko lau aditu programetako batean, eta hori Unibertsitateen Zerbitzuan frogatzea 2019ko ekainaren 20a baino lehen”.

Honako hau behar du:

“a) Kreditu guztietan matrikulatzea (16 ECTS) dirulaguntzaren xedeko Kultura Zientifikoko Masterrean ezarririko lau aditu programetako batean, eta hori Unibertsitateen Zerbitzuan frogatzea 2019ko urriaren 25a baino lehen”.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta nafarroa.eus web-orrian argitaratzea.

3. Ebazpen hau igortzea Unibertsitateen Zerbitzuari, Ogasun Departamentuak Hezkuntzakoan duen kontu-hartzaile delegatuari, Ikerketarako eta Nazioarteratzeko Laguntzen Bulegoari eta Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegoari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2019ko irailaren 3an.–Unibertsitateko zuzendari nagusia, Ana Jesús Burusco Juandeaburre.

Iragarkiaren kodea: F1911499