178. ALDIZKARIA - 2019ko irailaren 10a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

228/2019 EBAZPENA, abuztuaren 29koa, Barneko zuzendari nagusiak emana, 2019. urterako dirulaguntzen deialdi hau ebazten duena: babes zibilaren arloan berariazko jarduera eta kualifikazioa duten eta Nafarroako Gobernuarekin lankidetza-hitzarmena sinatua duten babes zibileko boluntarioen entitateen funtzionamendua sostengatzeko dirulaguntzen deialdia.

Barneko zuzendari nagusiaren otsailaren 20ko 44/2019 Ebazpenaren bidez, dirulaguntza deialdi bat onetsi zen babes zibilaren arloan berariazko jarduera eta kualifikazioa duten eta Nafarroako Gobernuarekin lankidetzarako esparru-hitzarmena sinatua duten babes zibileko boluntarioen entitateentzat, haien funtzionamendua sostengatzeko; deialdi hori 2019ko 79. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 25ekoan. Horretarako, guztira, 70.000 euroko gastua onetsi zen: 50.000 euro gastu arruntetarako eta 20.000 euro inbertsioetarako.

Entitate hauek aurkeztu dira deialdian: Nafarroako Psikologoen Elkargo Ofiziala (Hondamendietan esku hartzen duen taldea), “EBYS Navarra” Elkartea, Nafarroako Espeleologia Federazioa (haitzuloetako sorospen taldea), Mendi eta Eskalada Kirolen Napar Federakundea eta Nafarroako Erreskate-zakurren Taldea. Denek ere izenpeturik dute lankidetza-hitzarmen bat Nafarroako Gobernuarekin babes zibilaren arloan. Orobat, guztiek jasoa dute beren estatutuetan edo helburuetan xedeko jarduera hori, eta guztiek Nafarroako eremu geografikoan jarduten dute. Halaber, behar den garaian eta moduan aurkeztu dute deialdian eskatutako dokumentazioa, eta hartan aipatzen diren betebeharrak betetzen dituzte.

Batzorde Teknikoak eskaerak aztertu ondoren, hauxe da entitate bakoitzari gastu arruntetarako eta inbertsiorako eman zaizkion zenbatekoen laburpena:

ENTITATEA

ONARTUA-G. ARRUNTAK (%100)

BESTE GASTU ARRUNT BATZ. EMAND.

GASTU ARRUNTAK, GUZTIRA

INBERTSIOETARAKO EMANDAKOA

EMANDAKO DIRULAGUNTZA, GUZTIRA

Psikologoen Elkargoa

4.300,64

0,00

4.300,64

0,00

4.300,64

EBYS

3.592,00

2.404,44

5.996,44

4.579,00

10.575,44

Haitzuloetako sorospena

6.988,62

3.506,47

10.495,09

1.615,63

12.110,72

Mendi Kirolen Federazioa

2.508,00

2.623,55

5.131,56

177,87

5.309,43

Erreskate-zakurren Taldea

13.790,62

10.285,66

24.076,27

2.100,00

26.176,27

GUZTIRA

31.179,88

18.820,12

50.000,00

8.472,50

58.472.50

Gastu arruntei dagokienez, Batzorde Teknikoak erabaki du %100eko dirulaguntza ematea aseguru gastuetarako eta ezinbestekotzat jo dituen gastuetarako, hots: prestakuntza gastu batzuk, dibulgazio kanpainak eta zakurren albaitaritzako laguntza, mantenua eta entrenamendua. Gastu horiek 31.179,88 euro dira guztira. Gastu arruntetarako onetsitako zenbatekoaren gainerako zatia, hots, 18.820,12 euro, proportzionalki banatu du Batzorde Teknikoak. Hala, gastu horiek %66,79ko dirulaguntza jasoko dute.

Inbertsioei bagagozkie, Batzordeak uste du Psikologoen Elkargoak eskatu duen talkien erosketa ez dela inbertsio beharrezkoa. Beraz, baztertu egin da. Gainerako kasuetan, kontuan harturik eskatutako zenbatekoa baimendutakoa baino txikiagoa dela eta kasu guztietan deialdian eskatutako baldintzak betetzen direla, inbertsio guztiek %100eko dirulaguntza jasoko dute.

Horrenbestez, espedienteko txostenak ikusirik, eta Ogasuneko Kontu-hartzailetza Delegatuaren aldeko txostena izanik, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko Foru Legearen 32. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. 58.472,50 euroko dirulaguntza ematea laguntza eskatu duten babes zibileko boluntarioen entitateei, honela banatuta:

–Nafarroako Psikologoen Elkargo Ofiziala (hondamendietan esku hartzeko taldea) (IFK: Q3173921B).

  • 4.300,64 euro, gastu arrunt hauetarako:
  • Boluntarioen istripu-aseguruak: 950,64 euro.
  • Prestakuntza: “Erregulazio emozionala hondamendi egoeretan” eta “Hondamendiak, traumak eta jokamolde kolektiboak” izeneko ikastaroak (irakaskuntza, lokalen alokairuak, irakasleen joan-etorriak eta ostatu hartzea eta dokumentazioa): 3.350,00 euro.

–EBYS Navarra elkartea (IFK: G71082325).

  • 5.996,44 euro, gastu arrunt hauetarako:
  • Elkarteko kideen eta ibilgailuen istripu-aseguruak: 2.992,00 euro.
  • Ibilgailuetarako eta esku-hartzeetarako beste ekipo batzuen gastuak (erregaia, mantenua, konponketak, IAT, zergak): 1.269,01 euro.
  • Entrenamendu, maniobra, praktika eta esku-hartzeetan sortutako gastuak: 66,79 euro.
  • Esku-hartzeetarako material xehea, osasun materiala, material suntsikorra, bulegoko material suntsikorra: 133,58 euro.
  • Prestakuntza: desfibriladore automatikoaren erabilera, segurtasuna ubide, gainezkatze eta uholdeetan: 600,00 euro.
  • Ekipamendu pertsonala eta esku hartzeko berariazko materiala: 667,90 euro.
  • Sorgailuak konpontzea eta mantentze lanak egitea: 267,16 euro.
  • 4.579,00 euro, inbertsio hauetarako:
  • Motorola MTP3550 eramangarriak: 3.079,00 euro.
  • Ordenagailu eramangarria: 600,00 euro.
  • Babeserako kaskoak eta tresnak: 900,00 euro.

–Nafarroako Espeleologia Federazioa (Haitzuloetako sorospen Taldea) (IFK: Q3118658H).

  • 10.495,09 euro, gastu arrunt hauetarako:
  • Boluntarioen istripu-aseguruak: 1.528,62 euro.
  • Prestakuntza jardueretan izena ematea: 1.460,00 euro.
  • Prestakuntza: Medikuntza Espeleosanitarioari buruzko III. Batzarra antolatzea (lokala alokatzea, hizlarien joan-etorriak eta mantenua, materiala eta dokumentazioa): 4.000,00 euro.
  • Prestakuntza jardueretan, entrenamenduetan, simulakroetan, maniobretan eta esku-hartzeetan izandako joan-etorri eta mantenu gastuak: 3.506,47 euro.
  • 1.615,63 euro, inbertsio hauetarako:
  • Nest ohatilarako STEF sistema eta txirrikak eta sokak berritzea: 235,84 euro.
  • Mosketoiak: 197,84 euro.
  • Osasun materiala eramateko zakutoak: 717,31 euro.
  • Bateriaz funtzionatzen duen zulagailua: 464,64 euro.

–Mendi eta Eskalada Kirolen Napar Federakundea (IFK: Q3116650G).

  • 5.131,56 euro, gastu arrunt hauetarako:
  • Tentsoreak, mosketoiak, mailonak, erretxina eta ahoko nahasgailuak: 1.983,86 euro.
  • Joan-etorriko gastuak: 341,96 euro.
  • Industriako hainbat material eskalada-bideak berriz ekipatzeko: 297,74 euro.
  • Prestakuntza gastuak (lehen sosrospenak eta mendi-ibilien estatuko jardunaldiak): 2.508,00 euro.
  • 177,87 euro, inbertsio hauetarako:
  • Soka-babesleak eta soka erdiestatikoa: 177,87 euro.

–Nafarroako Erreskate-zakurren Taldea (IFK: G31562689).

  • 24.076,27 euro, gastu arrunt hauetarako:
  • Elkarteko kideen eta ibilgailuen istripu-aseguruak, elkartearen erantzukizun zibileko asegurua eta zakurren istripu-asegurua: 4.790,62 euro.
  • Ibilgailuetarako eta beste ekipamendu batzuetarako gastu arruntak: 4.007,40 euro.
  • Esku-hartzeetako, maniobretako, entrenamenduetarako eta prestakuntzako gastuak: 4.675,30 euro.
  • Norberaren ekipamendua (babeserako ekipoak eta jantziak): 1.335,80 euro.
  • Beste gastu arrunt batzuk (papertegia, bulegoko materiala, Internet...): 267,15 euro.
  • Zakurrak zaintzeko gastuak (janaria, albaiteroa, botikak eta produktu zoosanitarioak, entrenamendurako eta animaliak erabiltzeko tresnak...) eta zakurren entrenamendu-pista mantentzeko gastuak. 9.000,00 euro.
  • 2.100,00 euro, inbertsio hauetarako:
  • PRIMALOF motako 8 forro, errotulatuak eta serigrafiatuak: 600,00 euro.
  • Arva, zunda, eta mendirako neguko pala dauzkaten bi set: 600,00 euro.
  • 8 talky bateria: 900,00 euro.

2. Baimena ematea gastu hori 2019rako Nafarroako Aurrekontu Orokorren partida hauen kargura finantzatzeko, ebazpen zatiaren 1. atalean ezarritako xehetasunei jarraikiz: 050007 02500 4819 134100 partida, “Irabazi-asmorik gabeko entitateentzako dirulaguntzak” izenekoa, eta 050007 02500 7819 134100 partida, “Irabazi-asmorik gabeko entitateentzako dirulaguntzak” izenekoa.

3. Baimendutako gastu soberakina, 11.527,50 euro jotzen duena, askatzea. Gastu soberakina 2019rako Nafarroako Aurrekontu Orokorren partida honi dagokio: 050007 02500 7819 134100 partida, “Irabazi-asmorik gabeko entitateentzako dirulaguntzak (inbertsioak)”.

4. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

5. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute interesdunek, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko, eta Barneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta hurrengo egunetik hasita, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluekin eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 57. artikuluarekin bat.

6. Ebazpen hau igortzea Babes Zibilerako Zerbitzura, Boluntarioen Bulegora, Suhiltzaileen eta Babes Zibilaren arloetako Ekonomiaren eta Kontabilitatearen Kudeaketa Bulegora, Ekonomia eta Ogasun Departamentuak departamentu honetan duen Kontu-hartzailetza delegatura eta Nafarroako Aldizkari Ofizialera.

Iruñean, 2019ko abuztuaren 29an.–Barneko zuzendari nagusia, María Amparo López Antelo.

Iragarkiaren kodea: F1911376