178. ALDIZKARIA - 2019ko irailaren 10a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

227/2019 EBAZPENA, abuztuaren 28koa, Barneko zuzendari nagusiak emana, babes zibileko boluntarioen udal taldea duten Nafarroako udalentzat eta babes zibileko boluntarioen toki elkarteentzat onetsitako 2019. urteko dirulaguntzen deialdia ebazten duena. Bi kasuetan, ezinbestekoa da babes zibilaren arloan lankidetzan aritzeko hitzarmena sinatua izatea Nafarroako Gobernuarekin, haien funtzionamendua sostengatzeko.

Barneko zuzendari nagusiaren otsailaren 20ko 43/2019 Ebazpenaren bidez, dirulaguntzen deialdi bat onetsi zen babes zibileko boluntarioen udal taldea duten Nafarroako udalentzat eta babes zibileko boluntarioen tokiko elkarteentzat, hain zuzen, babes zibilaren arloan Nafarroako Gobernuarekin lankidetzan aritzeko esparru-hitzarmena sinatua dutenentzat, haien funtzionamendua sostengatzeko. Deialdi hori 2019ko 79. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 25ekoan. Horretarako, guztira, 90.000 euroko gastua onetsi zen: 70.000 euro gastu arruntetarako eta 20.000 euro inbertsioetarako.

Cintruenigoko, Milagroko eta Tuterako udalak aurkeztu dira deialdira, eta Sartagudako Babes Zibileko Boluntarioen Elkartea. Denek ere izenpeturik dute lankidetza-hitzarmen bat Nafarroako Gobernuarekin babes zibilaren arloan; hortaz, betetzen dute deialdiaren hitzaurrean eta 3. oinarrian ezarritako lehenbiziko baldintza. Gainera, eskaera guztiak behar den epean eta moduan aurkeztu dira, deialdian ezarritakoarekin bat.

Batzorde Teknikoak eskaerak aztertu eta dokumentazio administratiboa onartu ondoren, hauxe da gastu arruntetarako (ohikoak edo aldian behingoak eta ohiz kanpokoak edo aldian behingoak ez direnak) eta inbertsioetarako onartutako zenbatekoen laburpena, eskatzailez eskatzaile:

UDALA / ELKARTEA

ONARTUA-G. ARRUNTAK

(aldian behingoak)

ONARTUA-G. ARRUNTAK

(aldian-aldikoak ez direnak)

INBERTSIOETARAKO EMANDAKOA

EMANDAKO DIRULAGUNTZA, GUZTIRA

Cintruénigo

8.620,00

2.443,42

1.989,57

13.052,99

Milagro

11.970,00

3.998,31

5.758,13

21.726,44

Tutera

17.350,00

14.576,03

9.359,80

41.285,83

Sartaguda

5.800,00

5.242,24

2.892,50

13.934,74

GUZTIRA

43.740,00

26.260,00

20.000,00

90.000,00

Ohiko edo aldian behingo gastu arruntei dagokienez, Batzorde Teknikoak erabaki du %100eko dirulaguntza ematea aseguru gastuetarako (60 € boluntarioko, gehienez), eta, gainerako gastuetarako, berriz, deialdiaren 6. oinarrian ezarritako moduluak aplikatzea, boluntarioen eta ibilgailuen kopuruaren arabera. Hortaz, diruz lagundutako aldian behingo gastuak, guztira, 43.740,00 euro dira.

Ohiz kanpoko edo aldian behingoak ez diren gastu arruntei dagokienez, Batzorde Teknikoak deialdiaren 5. oinarriaren arabera baloratu ditu eskaerak (59.109,87 euro). Kontuan harturik gastu arrunt guztietarako baimendutako guztirako zenbatekoa 70.000 eurokoa dela, 26.260,00 euro geldituko lirateke esleitu gabe. Horrela, eskaera hauetan diruz lagungarria den ehunekoa %44,43 izanen da.

Inbertsioei dagokienez, Batzorde Teknikoak onartu du Milagroko Udalak gastu arrunt gisa eskatutako “konponketetarako tailerra” eskaera. Eta bazter uzten ditu, proiektu teknikorik ez duelako behar, Cintruénigoko eta Tuterako udalen eta Sartagudako Elkartearen egoitzetan egiteko lan eskaerak, ohiz kanpoko gastu gisa hartzeko. Era berean, beharrezko jo direnak balioetsi ditu, kontuan hartuan hartuz aurretik diren inbentarioak eta operatzeko behar diren gutxinenekoak (hori da Tuterako Udalaren eta Sartagudako Elkartearen kasua: bazter utzi dira MPT3550 eramangarriak erosteko eskaerak eta barnean sartu dira ibilgailuaren eta baserako emisorearen erosketak, hurrenez hurren). Nahitaezko inbertsioak eta, beraz, %100ean diruz lagunduak, 9.903,06 euro dira. Horrela, dagokion partidan 10.096,94 euro gelditzen dira, eskaturiko gainerako inbertsioen artean proportzionalki banatzeko. Horiek, guztira, 11.466,30 euro egiten dute eta, ondorioz, diruz lagungarria eskaeraren %88,06 izanen da.

Horrenbestez, espedienteko txostenak ikusirik, eta Ogasuneko Kontu-hartzailetza Delegatuaren aldeko txostena izanik, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko Foru Legearen 32. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Babes zibileko boluntarioen udal taldearentzat laguntza eskatu duten udalei eta babes zibileko boluntarioen tokiko elkarteei 90.000 euroko dirulaguntza eman dakiela onestea, honela banaturik:

Cintruenigoko Udala (IFK: P3107100D):

–11.063,42 euro, gastu arrunt hauetarako:

  • Pertsonen eta ibilgailuen istripu aseguruak, eta ohiko/aldian behingo beste gastu arrunt batzuk: 8.620,00 euro.
  • Prestakuntza jarduera bereziak: Desfibriladore automatikoa eta BBB: 444,26 euro.
  • Ekipamendu pertsonala, esku hartzeko berariazko materiala: uniformeak, suaren kontrako arropa berezia, neoprenoak, kaskoak, osasun materiala: 666,39 euro.
  • Egoitzan itaxurak konpontzea: 1.332,77 euro.

–1.989,57 euro, inbertsio hauetarako:

  • Bateriak, komunikazio ekipoetarako: 140,36 euro.
  • Mahukak: 528,35 euro.
  • Desfibriladore automatikoa: 1.320,86 euro.

Milagroko Udala (IFK: P3116900F):

–15.968,31 euro, gastu arrunt hauetarako:

  • Pertsonen eta ibilgailuen istripu aseguruak, eta ohiko/aldian behingo beste gastu arrunt batzuk: 11.970,00 euro.
  • Prestakuntza jarduera bereziak: Desfibriladore automatikoa eta BBB: 666,39 euro.
  • Ekipamendu pertsonala, esku hartzeko berariazko materiala: boluntario berrien ekipamendua: 1.110,64 euro.
  • Nissan Navara ibilgailuaren Renting-a: 2.221,28 euro.

–5.758,13 euro, inbertsio hauetarako:

  • Ospitaleko karpa: 2.201,44 euro.
  • Generadorea: 352,23 euro.
  • Nissan D755 pick up-erako kapota: 704,46 euro.
  • V-1 lehentasunezko argi urdinak: 2.500 euro.

Tuterako Udala (IFK: P3123200B):

–31.926,03 euro, gastu arrunt hauetarako:

  • Pertsonen eta ibilgailuen istripu aseguruak, eta ohiko/aldian behingo beste gastu arrunt batzuk: 17.350,00 euro.
  • Ohiz kanpoko prestakuntza ekintzak (sartzeko ikastaroak, osasun garraioko teknikarien profesionaltasun-ziurtagiria, PHTLS ikastaroa): 3.420,78 euro.
  • Ekipamendu pertsonala eta esku hartzeko berariazko materiala: Gallet kaskoak: 355,41 euro.
  • Anbulantziaren Renting-a: 7.450,46 euro.
  • Egoitzako prestakuntza aretoko sabaiak jaistea: 3.349,38 euro.

–9.359,80 euro, inbertsio hauetarako:

  • Monitore desfibriladorea: 3.228,45 euro.
  • LED zubiak, urdin kolorekoak: 5.000,00 euro.
  • Motorola MTM5400 emisorea baserako: 1.131,35 euro.

Sartagudako Babes Zibileko Boluntarioen Elkartea (IFK: G71296503):

–11.042,24 euro, gastu arrunt hauetarako:

  • Pertsonen eta ibilgailuen istripu aseguruak, eta ohiko/aldian behingo beste gastu arrunt batzuk: 5.800,00 euro.
  • Ohiz kanpoko prestakuntza ekintzak (Desfibriladore automatiko berria, ibaietako erreskatea eta suteak itzaltzea): 710,81 euro.
  • Ekipamendu pertsonala eta esku hartzeko berariazko materiala: uretako trajeak, uretako botak, galtza-botak, parka eta zirak: 533,11 euro.
  • Egoitza berria egokitzea (lanak: igeltserotza, pintura, zurgintza, itxiturak etab.): 3.998,32 euro.

–2.892,50 euro, inbertsio hauetarako:

  • Irrati emisoreak: 1.131,35 euro.
  • Konpresorea: 440,29 euro.
  • Bulegoko altzariak: 1.320,86 euro.

2. Baimena ematea gastu hori 2019rako Nafarroako Aurrekontu Orokorren partida hauen kargura finantzatzeko, ebazpen zatiaren 1. atalean ezarritako xehetasunei jarraikiz: 050007 02500 4609 134100 partida, “Babes zibileko toki erakunde eta entitateentzako dirulaguntzak” izenekoa, eta 050007 02500 7609 134100 partida, “Babes zibileko toki erakunde eta entitateentzako dirulaguntzak” izenekoa.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

4. Ebazpen honen aurka, interesdun diren administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, errekurtsoaren xedeko egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, deusetan galarazi gabe Nafarroako Gobernuan aurretiazko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epeetan. Administrazio publiko ez diren interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluekin eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 57.4 artikuluarekin bat.

5. Ebazpen hau igortzea Babes Zibilerako Zerbitzura, Babes Zibilerako Zerbitzuko Boluntarioen Bulegora, Suhiltzaileen eta Babes Zibilaren arloetako Ekonomiaren eta Kontabilitatearen Kudeaketa Bulegora, Ekonomia eta Ogasun Departamentuak departamentu honetan duen Kontu-hartzailetza Delegatura eta Nafarroako Aldizkari Ofizialera.

Iruñean, 2019ko abuztuaren 28an.–Barneko zuzendari nagusia, María Amparo López Antelo.

Iragarkiaren kodea: F1911355