178. ALDIZKARIA - 2019ko irailaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IZARBEIBARKO MANKOMUNITATEA

Buruordea izendatzea

Izarbeibarko Mankomunitateko buruak, Batzar Orokorra eratzeko 2019ko abuztuaren 26an egindako bilkuran, honako hau erabaki zuen:

Izarbeibarko Mankomunitateko estatutuen 9. eta 26. artikuluetan, buruordearen izendapenari eta haren eginkizunei buruzkoetan, honako hau ezartzen da:

Buruordeak buruaren eginkizunak hartuko ditu bere gain, estatutuetan aurreikusitakoaren arabera dagokionean; gainera, buruak, Batzar Orokorrak edo Gobernuko Batzorde Iraunkorrak berariaz haren esku utzitakoak ere izanen ditu, haien aurrean erantzuten duela.

Halaber, buruordearen eginkizuna izanen da burua ordeztea haren eginkizun guztietan, hura kanpoan denean, eri edo bere eginkizunetan jarduteko ezindua dagoenean, bai eta kargua hutsik dagoenean ere.

Izarbeibarko Mankomunitateko estatutuen 9. artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

ERABAKITZEN DUT:

–Pedro José Soto Eguren izendatzea Izarbeibarko Mankomunitateko buruorde.

Halaber, izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, indarrean sartuko bada ere erabakia sinatu eta biharamunetik aitzina.

Garesen, 2019ko abuztuaren 27an.–Mankomunitateko burua, Sabina García Olmeda.

Iragarkiaren kodea: L1911303