178. ALDIZKARIA - 2019ko irailaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VALTIERRA

2019ko 5., 6., 7. eta 8. aurrekontu-aldaketak. Hasierako onespena

Valtierrako Udalak, 2019ko abuztuaren 12an egin osoko bilkura berezian, erabaki zuen hasiera batean onestea Udalaren 2019ko aurrekontuan aldaketa egiteko 5/2019, 6/2019, 7/2019 eta 8/2019 espedienteak, kreditu-gehigarriei eta kreditu bereziak gaitzeari buruzkoak.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 214.2 artikuluarekin bat, aurrekontuek informazioari, erreklamazioei eta publizitateari dagokienez dituzten tramite eta baldintza berei jarraikiz tramitatu eta onetsi behar da espediente hau.

Hortaz, foru lege horren 202. artikuluan martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 216.3 artikuluari buruz xedatuaren arabera, espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan paratu eta biharamunetik aitzina, interesdunek eta bizilagunek espedientea azter dezaten eta bidezko erreklamazioak egin ditzaten.

Erreklamaziorik aurkeztu ezean, aipatu espedienteak behin betiko onetsitzat joko dira, aurreko paragrafoan aipatu jendaurreko epea iragan ondoan.

Eta hori guztia argitara ematen da, aipatu legeetan xedatutakoa bete dadin.

Valtierran, 2019ko abuztuaren 29an.–Alkatea, Manuel Resa Conde.

Iragarkiaren kodea: L1911369