178. ALDIZKARIA - 2019ko irailaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GARES

Alkatetzaren eskuordetzea, kanpoan egoteagatik

Udal honetako alkateak 2108 zenbakiko Ebazpena eman zuen 2019ko abuztuaren 28an. Hona hemen haren testu osoa:

Kontuan harturik alkatea kanpoan egonen dela 2019ko abuztuaren 29tik irailaren 22a arte, biak barne.

Antolaketaren eta Funtzionamenduaren Erregelamenduaren 47. eta 48. artikuluetan ezarritakoari jarraikiz,

EBAZTEN DU:

1. Garesko lehen alkateorde Daniel Arana Belloso izendatzea alkatearen ordezko, 2019ko abuztuaren 29tik irailaren 22a arte, biak barne.

2. Ebazpen hau interesdunari jakinaraztea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen honek 2019ko abuztuaren 29tik izanen ditu ondorioak.

Aditzera ematen da, jakin dadin eta ondorioak izan ditzan. Halaber, ohartarazten da ebazpen honen kontra errekurtso hauetako bat jar daitekeela, hautara:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioko organo eskudunari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

c) Berraztertzeko errekurtsoa, administrazio egintza hau eman duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Garesen, 2019ko abuztuaren 28an.–Alkatea, Oihan Mendo Goñi.

Iragarkiaren kodea: L1911337