178. ALDIZKARIA - 2019ko irailaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Juan María Guelbenzu 25eko eraikinean oztopo arkitektonikoak kentzeko Plan Berezia. Hasierako onespena

Iruñeko Tokiko Gobernu Batzarrak, 2019ko abuztuaren 12an, honako erabaki hau hartu zuen:

JOB 12-AGO-19 (8/US).

“Ikusirik Juan María Guelbenzu 25eko jabeen erkidegoaren izenean José María Pérez de Eulate Miguelek aurkeztutako eskaera, Iruñeko Juan María Guelbenzu 25eko eraikinean oztopo arkitektonikoak kentzeko xedez ondasunak desjabetzeko plan berezia tramitatzeko, erkidego hori izanik desjabetzearen onuradun; ikusirik espedientean dagoen dokumentazioa eta 2019ko ekainaren 20ko txosten tekniko-juridikoa; eta Nafarroan etxebizitza izateko eskubideari buruzko 10/2010 Foru Legearen 55. artikuluarekin bat, ezartzen baitu proiektua plan berezi gisa tramitatu behar dela, eta Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 61. eta 72. artikuluetan xedatuari jarraikiz,

ERABAKITZEN DA:

1.–Hasiera batean onestea oztopo arkitektonikoak kentzeko Plan Berezia, Iruñeko Juan María Guelbenzu 25eko eraikinean.

2.–Espedientea jendaurrean edukitzea hilabetez, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, eta iragarkiak paratzea Nafarroako Foru Komunitatean argitaratzen diren egunkarietan.

3.–Interesdunei jakinaraztea.”

Argitara ematen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean, egun indarrean dagoen Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan eta 45.1 artikuluko a) apartatuan eta aplikagarri den gainerako legerian xedatua betetzeko, jakinarazpen balioa izan dezan bestelako interesdun ezezagunentzat eta, legeak dioen bezala saiatuta ere, jakinarazi ezin izan zaienentzat.

Iruñean, 2019ko abuztuaren 27an.–Alkatea, Enrique Maya Miranda.

Iragarkiaren kodea: L1911261