178. ALDIZKARIA - 2019ko irailaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LAPOBLACIÓN

Xehetasun-azterketa, 2. poligonoko 105. lurzatian. Hasierako onespena

Lapoblacion-Meanoko Udaleko alkateak, 2019ko abuztuaren 27ko 069/2019 Ebazpenaren bidez, hasiera batean onetsi zuen xehetasun-azterketa, katastroko 2. poligonoko 105. lurzatian dagoen etxebizitza handitzeko, Yerai Martínez Ruiz de Azuak sustatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, hala badagokio.

Lapoblación-Meanon, 2019ko abuztuaren 27an.–Alkatea, Ernesto Apiñaniz Remírez.

Iragarkiaren kodea: L1911339