178. ALDIZKARIA - 2019ko irailaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IGUZKITZA

Alkatetzaren eskuordetzea, kanpoan egoteagatik

Kontuan harturik alkatea udalerritik kanpo izanen dela irailaren 9tik 15era arte, biak barne, eta hortaz, beharrezkoa dela neurriak hartzea egun horietan Alkatetzaren ordezkapena bermatzeko.

EBAZTEN DUT:

1. Udalbatzako alkateorde Raúl Galdeano Alvarezen esku uztea Alkatetza honi dagozkion eginkizunak, legeek ezartzen dituzten mugak kontuan hartuz, herriko alkatea udalerritik kanpo izanen baita irailaren 9tik 15era arte, biak barne.

2. Ebazpen hau interesdunari jakinaraztea, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, eta honen berri ematea Iguzkitzako Udalaren Osoko Bilkurari, eginen duen hurrengo bilkuran.

Iguzkitzan, 2019ko abuztuaren 28an.–Alkatea, José Ignacio Urra Fernández.

Iragarkiaren kodea: L1911305