178. ALDIZKARIA - 2019ko irailaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ARANTZA

Deialdia, zerbitzu anitzetako arduraduna izateko lanpostu bat, C mailakoa, euskalduna, Arantzako Udaleko D mailako funtzionarioen arteko lehiaketa murriztuaren bidez betetzeko. Izendapen proposamena

2019ko maiatzaren 13ko Alkatearen 69/2019 Ebazpenaren bidez onartu zen zerbitzu anitzetako arduraduna izateko lanpostu bat betetzeko behin betiko onartu eta baztertuen zerrenda, C mailakoa, euskalduna, Arantzako Udaleko D mailako funtzionarioen arteko lehiaketa murriztuaren bidez.

Angel Urtxegi Telletxea jauna izan zen onartu bakarra.

Egindako proben arabera, Angel Urtxegi Telletxea jaunak horiek gainditu ditu eta emaitzen aktak eginak daude.

Deialdiaren 8.2 oinarrien arabera,

EBATZI DUT:

1) Angel Urtxegi Telletxea jauna Arantzako Udaleko zerbitzu anitzetako arduraduna (C maila) izateko proposatzea.

2) Angel Urtxegi Telletxea jaunari jakinaraztea deialdiaren 8.2 oinarrietan ezarritako agiriak aurkeztu beharko dituela ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta 15 egun naturaleko epean.

3) Iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta ebazpena interesatuari jakinaraztea.

Arantzan, 2019ko uztailaren 19an.–Alkatea, David Iturria Almandoz.

Iragarkiaren kodea: L1911299