178. ALDIZKARIA - 2019ko irailaren 10a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

JENDAURREKO INFORMAZIOA. Ingurumen baimen integratuaren aldaketa funtsezkoa eta ingurumen eraginaren ebaluazio arrunta egiteko prozeduraren aurretiazko fasea. Sustatzailea Granja Dos Hermanas SA da.

Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 36. artikuluan xedatutakoarekin bat, aditzera ematen da dokumentazioa jendaurrean egonen dela hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren bulegoetan (Gonzalez Tablas kalea 9, beheko solairua, Iruña), jendea hartzeko orduetan (08:30etik 14:30era), eta beherago adierazten den Interneteko helbidean, edozein pertsona fisikok edo juridikok azter dezan eta, nahi izanez gero, alegazioak aurkez ditzan hogeita hamar egun balioduneko epe horretan.

Espedientearen kodea

0001-0225-2019-000008

Instalazioa

Zerri azienda (umetarako zerramak eta 20 kg-ra arteko zerrikumeak)

Sailkapena

Martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea

2B / 9.1

Abenduaren 16ko 1/2016 Errege Lege Dekretua

9.3.c)

Azaroaren 24ko 2010/75/EB Zuzentaraua

6.6.c)

Abenduaren 9ko 21/2013 Legea

I. eranskina / 1. taldea

Titularra

Granja Dos Hermanas SA

Kokapena

16. poligonoa, 5. eta 10. lurzatiak, eta 13. poligonoa, 12. lurzatia.

Koordenatuak

UTM-ETRS89, ardatza: 30N,

X: 611.367,000 eta Y: 4.683.986.000

Udalerria

Caparroso

Proiektua

Handitzea, nukleo berri bat ezarriz, non ugalketarako 2.880 zerramarentzako eta 20 kg-rainoko zerrikumeentzako tokia egongo baita, guztira 7.380 zerrama izanen direlarik

Proiektua baimentzeko eskumena duen organoa

Ingurumen Zuzendaritza Nagusia

Informazioa eskatzeko organoa

Baimen Bulegoa

autprema@navarra.es

Alegazioak aurkezteko organoa

Baimen Bulegoa.

Alegazioak bide hauek erabiliz aurkezten ahalko dira:

–Aurrez aurre: Nafarroako Gobernuaren erregistro bulegoak.

–Telematika bidez: Nafarroako Atarian dagoen Erregistro Orokor Elektronikoaren bitartez (www.nafarroa.eus).

–Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezarritako gainontzeko bideetako edozein erabiliz

Jendaurrean jarritako dokumentazioa

–Ingurumen baimen integratuari buruzko proiektua

–Ingurumen eraginaren azterlana

Dokumentazioa kontsultatzeko Interneteko helbidea

http://www.navarra.es/home_es/Temas/Medio+Ambiente/Evaluacion+ambiental/Proyectos+en+informacion+publica.htm

Iruñean, 2019ko abuztuaren 27an.–Ekonomia Zirkularraren eta Uraren Zerbitzuko zuzendaria, César Pérez Martín.

Iragarkiaren kodea: F1911280