178. ALDIZKARIA - 2019ko irailaren 10a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

GORA JOTZEKO ERREKURTSOA Nafarroako Zerga Ogasuneko Lur-ondasunen eta Ondarearen gaineko Tributuen Zerbitzuko zuzendariaren urriaren 26ko 60/2018 Ebazpenaren aurka. Ebazpen horren bidez Cintruenigoko balorazio txostena onetsi zen.

Nafarroako Zerga Ogasuneko Lur-ondasunen eta Ondarearen gaineko Tributuen Zerbitzuko zuzendariak urriaren 26an 60/2018 Ebazpena eman zuen. Ebazpen horren bidez Cintruenigoko balorazio txostena onetsi zen (2018ko 213. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, azaroaren 5ekoa). Ebazpen horren aurka zenbait gora jotzeko errekurtso aurkeztu dira, Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorrean abenduaren 5eko 2018/825645 eta abenduaren 20ko 2018/867680 sarrera-zenbakiak dituztenak. Hori dela eta, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 118. eta 45. artikuluei jarraituz, aditzera ematen zaie interesdun guztiei, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik gehienez ere hamar egun balioduneko epean alegazioak egin ditzaten, Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorrean aurkeztuta (Nafarroako Jauregia, Karlos III.aren etorbidea 2, Iruña), edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean adierazitako bideetatik edozein erabiliz.

Jarritako errekurtsoen kopiak interesdunen eskura daude Nafarroako Zerga Ogasuneko Lur-ondasunen eta Ondarearen gaineko Tributuen Zerbitzuan (Karlos III.aren etorbidea 4, beheko solairua, Iruña, Nafarroako Gorteak kaletik sartuta).

Iruñean, 2019ko abuztuaren 14an.–Lur-ondasunen eta Ondarearen gaineko Tributuen Zerbitzuko zuzendaria, Sergio Osés Amézqueta.

Iragarkiaren kodea: F1910860