178. ALDIZKARIA - 2019ko irailaren 10a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

259E/2019 EBAZPENA, abuztuaren 29koa, Ekonomia Zirkularraren eta Uraren Zerbitzuko zuzendariak emana, erabiltzen ez diren pneumatikoen hondakinak balorizatu eta birziklatzeko instalazio baten ingurumen baimen integratuan ezarritako funtzionamendu baldintzei dagokienez eskatutako aldaketa onartzen duena. Instalazioaren titularra Indugarbi NFU’S SL da.

Instalazio horrek badu ingurumen baimen integratua, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitzako kontseilariak apirilaren 26ko 209/2007 Foru Aginduaren bidez emana; foru agindu hori, gerora, martxoaren 17ko 516/2010 Ebazpenak aldatu zuen, eta uztailaren 2ko 287E/2014 Ebazpenak, abuztuaren 10eko 244E/2016 Ebazpenak eta ekainaren 23ko 812E/2016 Ebazpenak, denak Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiarenak.

2019ko ekainaren 7an, titularrak ingurumen baimen integratuan sartutako baldintzak aldatzeko eskatu zuen, zehazki, sortutako hondakinen zerrendan (ingurumen baimen integratuaren III. eranskina) LER 191212 kodeko hondakin berri bat sartzea, pneumatiko trinko eta nekazaritzako pneumatikoei dagokiena; izan ere, oso handiak direnez, ezin izaten dira instalazioan tratatu. LER kode hori dagoeneko erabiltzen da nabeetako eta landetako hondakinak garbitzeko.

Ekonomia Zirkularraren eta Uraren Zerbitzuak, aurkeztutako eskaera aztertuta, onargarria dela ondorioztatu du; izan ere, eskatzen dena bat dator instalazioak ingurumen aldetik eduki beharreko funtzionamendu egokiarekin eta teknika erabilgarri onenen aplikazioarekin.

Kasu honetan, Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzen duen Erregelamenduaren 27. artikuluko d) letran aurreikusitako inguruabarrak gertatzen direla ikusi da, eta, horrenbestez, bidezko da ingurumen baimen integratuan ezarritako baldintzak ofizioz aldatzea, Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzen duen Erregelamenduaren 28. artikuluan aurreikusitako administrazio prozedurarekin bat, aldaketa-espediente hau ez dela jendaurrean jarri behar iritzita.

Ebazpenaren proposamena instalazioaren titularrari entzunaldia emateko tramitean egon da hogeita hamar egunez, eta ez du proposamenaren aurkako alegaziorik aurkeztu.

Adierazitakoarekin bat, eta Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiak urriaren 4an emandako 760/2016 Ebazpenaren bidez eskuordetuak ditudan eskumenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

Lehendabizikoa.–Erabiltzen ez diren pneumatikoen hondakinak balorizatu eta birziklatzeko instalazio baten ingurumen baimen integratuan ezarritako funtzionamendu baldintzei dagokienez eskatutako aldaketa onartzea. Hortaz, instalazioak eta jarduerak berak instalazioari ingurumen baimen integratua emateko eta aldatzeko lehendik tramitatutako administrazio espedienteetan ezarritako baldintzak bete beharko dituzte, eta, horiez gainera, ebazpen honen eranskinean adierazitako baldintzak. Instalazioa Murillo el Frutoko udal-mugartean dago eta haren titularra Indugarbi NFU’S SL da.

Bigarrena.–Ebazpen honetan bildu diren baldintzak ez betetzeak berarekin dakar ingurumeneko diziplina neurriak hartzea, hain zuzen ere, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuei buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen IV. tituluan jasotakoak, deusetan galarazi gabe sektoreko legerian ezarritakoa, aplikatzekoa izaten segituko baitu, eta, horren osagarri, Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legearen VI. tituluan ezarritako zehapen araubidea.

Hirugarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Laugarrena.–Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta interesa dutenek, administrazio publikoek izan ezik, gora jotzeko errekurtsoa jar dezakete, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean. Administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuari aurretiazko errekerimendua egin ahal izatea Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean. Epeak ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera kontatuko dira.

Bosgarrena.–Ebazpen hau Indugarbi NFU’S SLri eta Murillo el Frutoko Udalari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2019ko abuztuaren 29an.–Ekonomia Zirkularraren Plangintza Estrategikorako eta Kontrolerako Ataleko burua, Pedro Zuazo Onagoitia, Ekonomia Zirkularraren eta Uraren Zerbitzuko zuzendariaren ordez (Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiak Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko Zuzendaritza Nagusiko zerbitzuko zuzendarien aldi baterako ordezkoak izendatzeko urriaren 4an emandako 767/2016 Ebazpenaren bidez).

Oharra: ebazpen honetan aipatzen diren eranskinak interesdunen eskura egonen dira Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko Zuzendaritza Nagusiaren bulegoetan (González Tablas kalea 9, behea, Iruña), Ekonomia Zirkularraren eta Uraren Zerbitzuan eta Nafarroako Gobernuaren webgune honetan: http://www.navarra.es/home_es/Temas/Medio+Ambiente/Evaluacion+ambiental/Autorizaciones+ambientales/.

Iragarkiaren kodea: F1911383