178. ALDIZKARIA - 2019ko irailaren 10a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

34/2019 EBAZPENA, uztailaren 4koa, Nafarroako Zerga Ogasuneko Lur-ondasunen eta Ondarearen gaineko Tributuen Zerbitzuko zuzendariak emana, Carcarko balorazio txostena onesten duena.

Lur-ondasunen eta Ondarearen gaineko Tributuen Zerbitzuko zuzendariaren ekainaren 18ko 28/2019 Ebazpenaren bidez, Carcarko balorazio txostena berrikusteko batzorde mistoa eratzea erabaki zen.

2019ko uztailaren 2an egindako bilkuran, batzorde mistoak balorazio txostenaren behin betiko edukia finkatu zuen, eta hura onesteko proposamen loteslea egin zion Nafarroako Zerga Ogasunari.

Horrenbestez, Nafarroako Lurralde Aberastasunaren Erregistroari eta Katastroei buruzko azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 36.5 artikuluan xedatutakoarekin bat,

EBAZTEN DUT:

Lehena.–Carcarko balorazio txostena onestea, batzorde mistoak 2019ko uztailaren 2ko bilkuran egindako proposamen loteslearen arabera.

Bigarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, eta aipatu balorazio txostenaren eduki osoa udal interesdunaren bulegoetan jartzea jendaurrean, hogei egun naturaleko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Hirugarrena.–Interesdun guztiei ohartaraztea, ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dutela, Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilariari zuzendua, aurreko puntuan adierazitako jendaurreko epea bukatu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

Laugarrena.–Carcarko balorazio txostenaren testu osoa Nafarroako Gobernuaren web-orrian argitaratzeko agintzea, honako honetan alegia: https://catastro.navarra.es/servicios/Ponencias.aspx.

Bosgarrena.–Ebazpen hau Carcarko Udalari igortzea, onetsitako balorazio txostenaren kopiarekin batera.

Iruñean, 2019ko uztailaren 4an.–Lur-ondasunen eta Ondarearen gaineko Tributuen Zerbitzuko zuzendaria, Sergio Osés Amézqueta.

Iragarkiaren kodea: F1911447