178. ALDIZKARIA - 2019ko irailaren 10a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

2331/2019 EBAZPENA, abuztuaren 19koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionarioak izendatzen dituena, desgaitasun intelektuala duten pertsonentzako oposizio murriztuaren bidez, Zerbitzu Orokorretako lanpostuetan aritzeko, eta lanpostua esleitzen diena.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren azaroaren 30eko 2952/2017 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko E mailako edo taldeko bost lanpostu desgaitasun intelektuala duten pertsonentzako oposizio murriztuaren bidez betetzeko. Ebazpena 2018ko 11. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 16koan.

Apirilaren 23ko 940/2018 Ebazpenaren bidez (2018ko 90. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, maiatzaren 11koa), deialdian onartu eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen.

Ekainaren 4ko 1285/2018 Ebazpenaren bidez (2018ko 120. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, ekainaren 22koa), behin betiko zerrenda onetsi zen.

Hautaprobak bukatu ondoren, kalifikazio epaimahaiak, deialdiaren oinarrietan ezarritakoa betez, proposatu zuen Bárbara Trébol Casero andrea, Jesús Ignacio Nuin Cía jauna eta Daniel Unanua Jiménez jauna izendatzea, desgaitasun intelektual arin edo moderatua dutenen txandatik; eta Oihana Segura Nagore andrea eta Ivan Armendáriz Martínez jauna, berriz, mugako desgaitasun intelektuala dutenen txandatik. Izan ere, horiek dira gainditu dutenen izangaien artean bete beharreko lanpostu kopuruarekin bat datozenak. Proposamen hori 2019ko 95. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 17koan.

Deialdiaren 7.2 oinarrian eskatutako agiriak behar zen epean aurkeztuta, eta proposatutako izangaiek baldintzak betetzen dituztela ikusita eta lanpostuen aukeraketa eginda, bidezkoa da izendatzea eta lanpostu hutsak esleitzea.

Azkenik, aipatu behar da Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zerbitzuko langileen arloko neurri batzuk onesteko urriaren 24ko 1/2018 Foru Lege-Dekretuaren bidez E maila edo taldeko langileak D maila edo taldean sartu zirela, hiru lanpostuk osatutako kategoria berri batean, alegia, “zerbitzu orokorrak, zeladoreak eta suhiltzaile-peoi laguntzaileak” izenarekin.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Izendatzea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario, desgaitasun intelektuala duten pertsonentzako oposizio murriztuaren bidez, Zerbitzu Orokorretako lanpostuetan aritzeko (D maila edo taldea), Bárbara Trébol Casero andrea, Jesús Ignacio Nuin Cía jauna, Daniel Unanua Jiménez jauna, Oihana Segura Nagore andrea eta Ivan Armendáriz Martínez jauna.

2. Lanpostu hutsak honela esleitzea:

–Bárbara Trébol Casero andreari 35817 lanpostu hutsa, funtzionarioen araubidekoa, baldintza duena epai irmo baten bidez kondenatua ez izatea sexu askatasun eta sexu ukigabetasunaren kontrako delitu batengatik, eta atxikia Kultura eta Kirol Departamentuko Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiari.

–Oihana Segura Nagore andreari 68946 lanpostu hutsa, funtzionarioen araubidekoa, atxikia Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Nafarroako Ospitaleguneari.

–Jesús Nuin Cía jaunari 30637 lanpostu hutsa, funtzionarioen araubidekoa, baldintza duena epai irmo baten bidez kondenatua ez izatea sexu askatasun eta sexu ukigabetasunaren kontrako delitu batengatik, eta atxikia Hezkuntza Departamentuko Nafarroako Hezkuntza Bereziko Baliabideen Zentroari.

–Ivan Armendáriz Martínez jaunari 2815 lanpostu hutsa, funtzionarioen araubidekoa, atxikia Eskubide Sozialetako Departamentuko Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziaren El Vergel zahar etxeari.

–Daniel Unanua Jiménez jaunari 69910 lanpostu hutsa, funtzionarioen araubidekoa, atxikia Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Lizarrako “García Orcoyen” Ospitaleari.

3. Zehazten da izendatutako izangaiek Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Erregistro Nagusian (Karlos III.aren etorbidea 2, 2. solairua, Iruña) jabetu beharko dutela lanpostuaz, hilabeteko epean, izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, kontuan izanik argitaratze horrek jakinarazpenaren ondorio berberak izanen dituela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. artikuluaren arabera.

Aipatu epean eta behar bezala arrazoitutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, lanpostuaren jabetza hartzen ez duten izangaiek Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario izateko eskubide guztiak galduko dituzte.

4. Ebazpen hau igortzea Kultura eta Kirol Departamentuko eta Hezkuntza Departamentuko idazkaritza tekniko nagusietara, Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzura, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako Kudeaketaren eta Baliabideen Zuzendariordetzara, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzura, eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Kudeaketako Zerbitzura, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura eta Gizarte Prestazioen Zerbitzura, eta interesdunei jakinaraztea. Interesdunei aditzera ematen zaie ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dutela, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoarekin bat.

5. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

Iruñean, 2019ko abuztuaren 19an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

Iragarkiaren kodea: F1911289