177. ALDIZKARIA - 2019ko irailaren 9a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

2416/2019 EBAZPENA, abuztuaren 30ekoa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emanda, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren maiatzaren 31ko 1490/2019 Ebazpenaren 5. oinarria aldatzen duena (ebazpen horren bidez deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko administrari laguntzaileen ehun eta hogeita hamasei lanpostu oposizio bidez betetzeko).

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren maiatzaren 31ko 1490/2019 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko administrari laguntzaileen ehun eta hogeita hamasei lanpostu oposizio bidez betetzeko. Ebazpen hori 2019ko 108. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 5ekoan.

5.1 oinarriak ezartzen du honako hauek osatuko dutela kalifikazio-epaimahaia:

–Epaimahaiburua: Virginia Marín Fernández andrea, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuko Hautapenaren, Hornikuntzaren eta Administrazio Egoeren Ataleko burua.

–Ordezko epaimahaiburua: María Pilar Goñi Muro andrea, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuko Langileriaren Kudeaketako Zerbitzuko zuzendaria.

–Epaimahaikidea: Alberto Viana Górriz jauna, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuko Estatistiken eta Informazio Kudeaketaren Ataleko burua.

–Ordezko epaimahaikidea: María Teresa Mutilva Contreras andrea, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuko Atariak eta Ezagutza Kudeatzeko Bulegoko burua.

–Epaimahaikidea: Francisco Javier Ibero Gutiérrez jauna, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuko sistema informatikoetako erdi mailako teknikaria.

–Ordezko epaimahaikidea: Fernando Izco García jauna, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuko sistema informatikoetako goi mailako teknikaria.

–Epaimahaikidea: Ana Etxeberria Vega andrea, Langileria Batzordearen ordezkaria.

–Ordezko epaimahaikidea: Iosu Alcalde Unzu jauna, Langileria Batzordearen ordezkaria.

–Epaimahaikidea: Ainhoa Suescun Beaumont andrea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Kudeaketarako Osasun Laguntzaz kanpoko Ataleko burua.

–Ordezko epaimahaikidea: Iciar Celigüeta Labairu andrea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko administrari laguntzailea.

–Epaimahaikidea: Gemma Rita Vidaurre Alli andrea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko administraria.

–Ordezko epaimahaikidea: Nieves Huarte Iturri andrea, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko Kudeaketa Ekonomikoaren Ataleko burua.

–Epaimahaikide-idazkaria: María Esther Castillo Noáin andrea, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuko administraria.

–Epaimahaikide-idazkari ordezkoa: Ricardo Iribas Latour jauna, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuko Bateraezintasunen Araubidearen eta Lanorduen Kudeaketaren Ataleko burua.

Eta 5.3 oinarriak ezartzen du kalifikazio-epaimahaiko kideek parte hartzeari uko egin beharko diotela eta organo dei egileari hala adierazi, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 23. artikuluan abstentziorako jasota dauden arrazoiak suertatzen direnean.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren abuztuaren 5eko 2222/2019 Ebazpenaren bidez (ebazpen hori 2019ko 163. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 21ekoan), Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko administrari laguntzaileen ehun eta hogeita hamasei lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda argitaratu zen.

Onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda ikusirik, María Pilar Goñi Muro andreak, Ana Etxeberria Vega andreak, Ainhoa Suescun Beaumont andreak, Iciar Celigüeta Labairu andreak, Gemma Rita Vidaurre Alli andreak eta Nieves Huarte Iturri andreak kalifikazio-epaimahaian jarduteari uko egiteko egoeran daudela jakinarazi dute.

Hori horrela, bidezkoa da deialdi horretako 5. oinarria aldatzea, eta kalifikazio-epaimahaiaren behin betiko osaera finkatzea.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren maiatzaren 31ko 1490/2019 Ebazpenaren 5. oinarrian ezartzen den kalifikazio-epaimahaiaren osaera aldatzea (ebazpen hartan onesten da Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko administrari laguntzaile izateko ehun eta hogeita hamasei lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdia). Hauek izanen dira kalifikazio-epaimahaiaren kideak:

–Epaimahaiburua: Virginia Marín Fernández andrea, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuko Hautapenaren, Hornikuntzaren eta Administrazio Egoeren Ataleko burua.

–Ordezko epaimahaiburua: María José Vidal De Grado andrea, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuko Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko administrazio publikoko teknikaria (arlo juridikoa).

–Epaimahaikidea: Alberto Viana Górriz jauna, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuko Estatistiken eta Informazio Kudeaketaren Ataleko burua.

–Ordezko epaimahaikidea: María Teresa Mutilva Contreras andrea, Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuko Atariak eta Ezagutza Kudeatzeko Bulegoko burua.

–Epaimahaikidea: Francisco Javier Ibero Gutiérrez jauna, Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuko sistema informatikoetako erdi mailako teknikaria.

–Ordezko epaimahaikidea: Fernando Izco García jauna, Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuko sistema informatikoetako goi mailako teknikaria.

–Epaimahaikidea: Iosu Alcalde Unzu jauna, Langileria Batzordearen ordezkaria.

–Ordezko epaimahaikidea: Manuel Javier Esteban Asurmendi jauna, Langileria Batzordearen ordezkaria.

–Epaimahaikidea: Miriam Beloqui Ibiricu andrea, Arrosadiako Oinarrizko Osasun Laguntzako Taldeko Administrazio Unitateko burua.

–Ordezko epaimahaikidea: Natalia Martinez de Lizarrondo Jimenez andrea, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Kudeaketako Zerbitzuko administrari laguntzailea.

–Epaimahaikidea: Tania Pérez Tellería andrea, Hezkuntza Departamentuko Araubide Juridikoaren Ataleko burua.

–Ordezko epaimahaikidea: Ana Oricain Itoiz andrea, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko administrari laguntzailea.

–Epaimahaikide-idazkaria: María Esther Castillo Noáin andrea, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuko administraria.

–Epaimahaikide-idazkari ordezkoa: Ricardo Iribas Latour jauna, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuko Bateraezintasunen Araubidearen eta Lanorduen Kudeaketaren Ataleko burua.

2. Ebazpen hau kalifikazio epaimahaiko kideei igortzea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, eta interesdunei ohartaraztea ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal dela, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz.

Iruñean, 2019ko abuztuaren 30ean.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

Iragarkiaren kodea: F1911363