177. ALDIZKARIA - 2019ko irailaren 9a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

2363/2019 EBAZPENA, abuztuaren 23koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez bukaera ematen baitzaio Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko prestakuntzako eta enpleguko erdi mailako tituludun lanpostu hutsak lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko prozedurari.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren azaroaren 19ko 2768/2018 Ebazpenaren bitartez, deialdia onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko prestakuntzako eta enpleguko erdi mailako tituludun lanpostu hutsak lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko. Ebazpena 2018ko 236. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 10ekoan.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren abenduaren 28ko 3073/2018 Ebazpenaren bidez, zuzenean onetsi zen izangai onartuen behin betiko zerrenda. Ebazpen hori 2019ko 12. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 18koan.

Ondoren, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren ekainaren 17ko 1680/2019 Ebazpenaren bidez, hamar egun balioduneko epea ireki zen euskararen ezagutza egiaztatzeko ele biko lanpostuetan, eta lekualdatze lehiaketan sartutako behin betiko lanpostu hutsak zehaztu ziren.

Azkenik, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren uztailaren 5eko 1976/2019 Ebazpenaren bidez, lanpostu hutsak aukeratzeko ekitaldirako deia egin zen, eta 10 egun balioduneko epea ireki zen lanpostuak aukeratzeko.

Deialdian ezarritakoari jarraikiz lanpostu hutsak aukeratzeko ekitaldia eginik, bidezkoa da orain lehiatzaileei lanpostuak esleitzea.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko prestakuntza eta enpleguko erdi mailako tituluduna izateko lanpostu hutsak lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko prozedurari amaiera ematea. Lanpostu hauek esleituko dira:

Amaya Bengochea Carpena andreari, prestakuntzarako zerbitzu berezietako egoera administratiboan baitago, 10541 zenbakiko lanpostu hutsa, funtzionarioen araubidekoa, Nafarroako Enplegu Zerbitzua-Nafar Lansareari atxikia.

Ana Arteaga Martínez andreari, zerbitzu zuzendaritza bat betetzen ari baita, 10518 zenbakiko lanpostu hutsa, funtzionarioen araubidekoa, Nafarroako Enplegu Zerbitzua-Nafar Lansareari atxikia.

Silvia Lander Erdozain andreari, merezimendu lehiaketaren bidezko burutza bat betetzen ari baita, 10539 zenbakiko lanpostu hutsa, funtzionarioen araubidekoa, Nafarroako Enplegu Zerbitzua-Nafar Lansareari atxikia.

2. Lehiatzaileei adieraztea haien destino berrien jabetza egintzat joko dela, beste tramiterik gabe, 2019ko irailaren 16an.

3. Indarreko araudian eta deialdiaren oinarrietan xedatutakoarekin bat, honako hau adieraztea:

a) Zerbitzu zuzendaritza bat edo burutza bat betetzen ari diren lehiatzaileen kasuan, lanpostuaz jabetzen badira, zuzendaritza edo burutza utzi beharko dute, Nafarroako Administrazio Publikoetako lanpostuak betetzeko erregelamendua onesten duen azaroaren 6ko 215/1985 Foru Dekretuaren xedapen gehigarri bakarrean eta deialdiaren 3.7 oinarrian ezarritakoarekin bat.

b) Lanpostuaz jabetzeko egunean zerbitzu berezietako, prestakuntzarako zerbitzu berezietako, eszedentzia bereziko edo liberazio sindikaleko egoera administratiboan dauden lehiatzaileen jabetza egintzat joko da egun horretan berean, bestelako tramiterik gabe. Egoera horretan jarraituko dute, egoera horri amaiera eman nahi diotela adierazi ezean; horretarako, aldez aurretik jakinarazi beharko diote Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari.

4. Lekualdatze-lehiaketaren ondorioz 28 lanpostu hutsik gelditu dira, eta I. eranskinean jaso dira.

5. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Eskubide Sozialetako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira, Nafarroako Enplegu Zerbitzua-Nafar Lansarera eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura eta Langileriaren Kudeaketako Zerbitzura.

6. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea. Horrek jakinarazpenaren ondorio guztiak edukiko ditu, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, eta gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko da haren kontra, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan ezarritakoarekin bat.

Iruñean, 2019ko abuztuaren 23an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

I. ERANSKINA

Prestakuntzako eta enpleguko erdi mailako tituludunen lekualdatze lehiaketaren ondoriozko lanpostuak

LANP.

DEPARTAMENTUA

ESPARRUA (LEKUALDAKETARAKO)

ARAUBIDE JURIDIKOA

HERRIA

EREMUA

HIZKUNTZAK

SEXU DELITUEN ZIURTAG.

GIDAB.

5589

ESKUBIDE SOZIALETAKO DEP.

NAFAR LANSARE-NAFARROAKO ENPLEGU ZERBITZUA

FUNTZIONARIOA

IRUÑA

MISTOA

6171

ESKUBIDE SOZIALETAKO DEP.

NAFAR LANSARE-NAFARROAKO ENPLEGU ZERBITZUA

FUNTZIONARIOA

BURLATA

MISTOA

9660

ESKUBIDE SOZIALETAKO DEP.

NAFAR LANSARE-NAFARROAKO ENPLEGU ZERBITZUA

FUNTZIONARIOA

IRUÑA

MISTOA

B

10085

ESKUBIDE SOZIALETAKO DEP.

NAFAR LANSARE-NAFARROAKO ENPLEGU ZERBITZUA

FUNTZIONARIOA

BURLATA

MISTOA

10130

ESKUBIDE SOZIALETAKO DEP.

NAFAR LANSARE-NAFARROAKO ENPLEGU ZERBITZUA

FUNTZIONARIOA

BURLATA

MISTOA

10517

ESKUBIDE SOZIALETAKO DEP.

NAFAR LANSARE-NAFARROAKO ENPLEGU ZERBITZUA

FUNTZIONARIOA

BURLATA

MISTOA

10519

ESKUBIDE SOZIALETAKO DEP.

NAFAR LANSARE-NAFARROAKO ENPLEGU ZERBITZUA

FUNTZIONARIOA

IRUÑA

MISTOA

10520

ESKUBIDE SOZIALETAKO DEP.

NAFAR LANSARE-NAFARROAKO ENPLEGU ZERBITZUA

FUNTZIONARIOA

BURLATA

MISTOA

10521

ESKUBIDE SOZIALETAKO DEP.

NAFAR LANSARE-NAFARROAKO ENPLEGU ZERBITZUA

FUNTZIONARIOA

BURLATA

MISTOA

10537

ESKUBIDE SOZIALETAKO DEP.

NAFAR LANSARE-NAFARROAKO ENPLEGU ZERBITZUA

FUNTZIONARIOA

IRUÑA

MISTOA

B

10538

ESKUBIDE SOZIALETAKO DEP.

NAFAR LANSARE-NAFARROAKO ENPLEGU ZERBITZUA

FUNTZIONARIOA

IRUÑA

MISTOA

B

10540

ESKUBIDE SOZIALETAKO DEP.

NAFAR LANSARE-NAFARROAKO ENPLEGU ZERBITZUA

FUNTZIONARIOA

BURLATA

MISTOA

10542

ESKUBIDE SOZIALETAKO DEP.

NAFAR LANSARE-NAFARROAKO ENPLEGU ZERBITZUA

FUNTZIONARIOA

BURLATA

MISTOA

10554

ESKUBIDE SOZIALETAKO DEP.

NAFAR LANSARE-NAFARROAKO ENPLEGU ZERBITZUA

FUNTZIONARIOA

IRUÑA

MISTOA

10579

ESKUBIDE SOZIALETAKO DEP.

NAFAR LANSARE-NAFARROAKO ENPLEGU ZERBITZUA

FUNTZIONARIOA

BURLATA

MISTOA

10543

ESKUBIDE SOZIALETAKO DEP.

NEZ: ALTSASUKO ENPLEGU AGENTZIA

FUNTZIONARIOA

ALTSASU

E. EUSKALDUNA

EUSKARA, C1

10544

ESKUBIDE SOZIALETAKO DEP.

NEZ: AGOIZKO ENPLEGU AGENTZIA

FUNTZIONARIOA

AGOITZ

MISTOA

6162

ESKUBIDE SOZIALETAKO DEP.

NEZ: TUTERAKO ENPLEGU AGENTZIA

FUNTZIONARIOA

TUTERA

EZ-EUSKALDUNA

6208

ESKUBIDE SOZIALETAKO DEP.

NEZ: TUTERAKO ENPLEGU AGENTZIA

FUNTZIONARIOA

TUTERA

EZ-EUSKALDUNA

10528

ESKUBIDE SOZIALETAKO DEP.

NEZ: TUTERAKO ENPLEGU AGENTZIA

FUNTZIONARIOA

TUTERA

EZ-EUSKALDUNA

6232

ESKUBIDE SOZIALETAKO DEP.

NEZ: DONEZTEBEKO ENPLEGU AGENTZIA

FUNTZIONARIOA

DONEZTEBE

E. EUSKALDUNA

EUSKARA, C1

10660

ESKUBIDE SOZIALETAKO DEP.

NEZ: DONEZTEBEKO ENPLEGU AGENTZIA

FUNTZIONARIOA

DONEZTEBE

E. EUSKALDUNA

10472

ESKUBIDE SOZIALETAKO DEP.

NEZ: LIZARRAKO ENPLEGU AGENTZIA

FUNTZIONARIOA

LIZARRA

MISTOA

10545

ESKUBIDE SOZIALETAKO DEP.

NEZ: LIZARRAKO ENPLEGU AGENTZIA

FUNTZIONARIOA

LIZARRA

MISTOA

10546

ESKUBIDE SOZIALETAKO DEP.

NEZ: LIZARRAKO ENPLEGU AGENTZIA

FUNTZIONARIOA

LIZARRA

MISTOA

10529

ESKUBIDE SOZIALETAKO DEP.

NEZ: LODOSAKO ENPLEGU AGENTZIA

FUNTZIONARIOA

LODOSA

EZ-EUSKALDUNA

6184

ESKUBIDE SOZIALETAKO DEP.

NEZ: TAFALLAKO ENPLEGU AGENTZIA

FUNTZIONARIOA

TAFALLA

MISTOA

10547

ESKUBIDE SOZIALETAKO DEP.

NEZ: TAFALLAKO ENPLEGU AGENTZIA

FUNTZIONARIOA

TAFALLA

MISTOA

Iragarkiaren kodea: F1911279