177. ALDIZKARIA - 2019ko irailaren 9a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

NAFARROAKO JUSTIZIA AUZITEGI NAGUSIA
ADMINISTRAZIOAREKIKO AUZIEN SALA

498/2017 prozedura arrunta

Virginia Arias López de Lacalle, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salako Justizia Administrazioaren letradua.

Aditzera ematen dut: sala honetan bideratu den 498/2017 prozedura arrunteko administrazioarekiko auzi-errekurtsoan 428/2018 epaia eman da 2018ko abenduaren 19an eta irmo geratu da. Hona hemen haren idazpurua eta epaitza, hitzez hitz:

“428/2018 Epaia.

Lehendakaria: Francisco Javier Pueyo Calleja jauna; magistratuak: María Jesús Azcona Labiano andrea eta Ana Irurita Díez de Ulzurrun andrea.

Iruñean, 2018ko abenduaren 19an.

Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salak, aipatutako magistratuek osatuak, 498/2017 errekurtsoaren autoak aztertu ditu, zeina Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilariaren 35E/2017 Foru Aginduaren aurka jarri baitzen (2017ko 190. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, urriaren 2koa). Foru agindu horren bidez 2017. urterako 30.000 euro gastua baimendu zen, eta ikerketa zentroentzako dirulaguntzen deialdi bat eta oinarri arautzaileak onetsi ziren, ikerketa zientifikoak eta bilketa dokumentala egin ditzaten, xede izanen dituztenak eskuin muturreko taldeek edo funtzionario publikoek Nafarroan edo nafarrei eragindako indarkeriazko gertakariak. Auzi horretan honako alderdi hauek parte hartu dute: errekurtsogile gisa, Gobernuak Nafarroan duen Ordezkaritza, Estatuko abokatuak ordezkatua eta zuzendua; demandatu gisa, Nafarroako Gobernuko Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako Departamentua, Nafarroako Gobernuko aholkulari juridiko eta legelari den Larumbe jaunak ordezkatua eta zuzendua; eta Euskal Herriko Unibertsitatearen aurka jotzen da, Blasco Cueva legelari andreak ordezkatua eta defendatua;

Epaitza:

Baiesten dugu administrazioarekiko auzi-errekurtso hau, Gobernuak Nafarroan duen Ordezkaritzak Nafarroako Gobernuko Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilariaren irailaren 12ko 35/2017 Foru Aginduaren aurka jarria. Horrenbestez, foru agindu hori baliogabetzen da, ez baita zuzenbidearen araberakoa.

Kostuak demandatuei ezartzen zaizkio.”

Eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin, honako hau egin eta sinatzen dut, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen Legearen 72.2 eta 107.2 artikuluetan ezarritakoari jarraituz.

Iruñean, 2019ko irailaren 2an.–Salako Justizia Administrazioaren letradua, Virginia Arias López de Lacalle.

Iragarkiaren kodea: J1911410