177. ALDIZKARIA - 2019ko irailaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AZKOIEN

Jarduera-lizentzia. Baimena

Aditzera ematen da honako ezaugarri hauek dituen jarduera-lizentzia eman dela, Ingurumena babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legean eta lege hori garatzeko abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren bidez onetsitako erregelamenduan xedatuarekin bat:

Espedientea: 709/2019. Alkatetzaren dekretua: 2019-0616. Lizentzia eman den eguna: 2019ko abuztuaren 27a. Sustatzailea: Decoletajes Resano SL. Jarduera: dekoletaje-mekanizazioa. Kokalekua: Escopar industrialdea, 1. poligonoa, 298. lurzatia.

Ebazpen honen aurka, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

–Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpen hau eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo, bestela,

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Azkoienen, 2019ko abuztuaren 27an.–Alkatea, Juan Carlos Castillo Ezpeleta.

Iragarkiaren kodea: L1911276