177. ALDIZKARIA - 2019ko irailaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Udalkideen ordainsariak eta dedikazio araubidea

Iruñeko Udalbatzak, 2019ko uztailaren 3ko Osoko Bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

PLE 03-JUL-19 (15/SG).

Toki Araubidearen oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 75. artikuluan aurreikusitakoarekin bat, honako hau

ERABAKITZEN DA:

1.–Alkate kargua arduraldi esklusiboko araubidekotzat aitortzea, karguaz jabetzean eragina izanen duena, urtean 67.833,58 euroko ordainsariarekin.

2.–Honako Alor hauetako Zinegotzi Ordezkarien karguak arduraldi esklusiboko araubidekotzat aitortzea, araubide horretan sartzen diren egunetik aitzina eragina izanen duena, urtean 53.114,59 euroko ordainsariarekin:

–Gobernu Estrategikoa, Merkataritza eta Turismoa.

–Zerbitzu Orokorrak.

–Herritarren Segurtasuna.

–Hezkuntza, Herritarren Partaidetza eta Gazteria.

–Kultura eta Berdintasuna.

–Gizarte Zerbitzuak, Komunitate Ekintza eta Kirola.

–Hirigintza, Etxebizitza eta Osasuna.

–Proiektu Estrategikoak, Mugikortasuna eta Jasangarritasuna.

3.–Arduraldi esklusiboko araubidekotzat aitortzea Udal-talde bakoitzeko zinegotzi bana –araubide horretan sartzen den egunetik aitzina eta interesdunak eskatuta eragina izanen duena– taldeko hiru zinegotzi bakoitzeko –edo kopuru horren zatiki bakoitzeko–, urtean 39.726,23 euroko ordainsariarekin.

4.–Arduraldi esklusiboko araubidea edo bertaratze-araubidea hautatu ez duten Udal-talde bakoitzeko zinegotziak arduraldi partzialeko araubidekotzat aitortzea –lanaldiaren herenarekin, ehuneko berrogeita hamarrarekin edo bi herenekin–, araubide horretan sartzen diren egunetik aitzina eta interesdunek eskatuta eragina izanen duena, dagozkien ordainsariekin.

5.–Arduraldi esklusiboko edo partzialeko araubidea ez duten zinegotzien bertaratze-araubidea ezartzea, 218,57 euroko ordainsariarekin saio bakoitzeko, betiere urtean gehienez ere heren bateko lanaldi partzialari dagokion diru-kopurua jasoko dutelarik.

Iruñean, 2019ko uztailaren 3an.–Alkatea, Enrique Maya Miranda.

Iragarkiaren kodea: L1911429