177. ALDIZKARIA - 2019ko irailaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LARRAUN

Alkatetzaren eskuordetzea kanpoan egoteagatik

Toki entitateen antolaketaren, funtzionamenduaren eta araubide juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 43., 44. eta 47. artikuluetan xedatuari jarraituz, ondoko hau ebatzi dut Alkateak 2019ko irailaren 3an emandako 74/2019 Ebazpenaren bidez:

Alkate naizen aldetik ditudan eskudantzia guztietarako Lorea Lasarte Elizalde alkateordea eskuordetzea, nire ordezkoa izan dadin, aurtengo irailaren 9tik 30era.

Mugiron (Larraun), 2019ko irailaren 3an.–Alkatea, Mikel Huarte Martija.

Iragarkiaren kodea: L1911451