177. ALDIZKARIA - 2019ko irailaren 9a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

2113/2019 EBAZPENA, uztailaren 24koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko sistema informatikoetako goi mailako teknikari izateko lanpostu hutsa lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onetsi eta Langileen Batzordeak kalifikazio-epaimahaian izanen dituen ordezkariak izendatzen dituena.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren maiatzaren 27ko 1439/2019 Ebazpenaren bidez, deialdi hau onetsi zen: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko sistema informatikoetako goi mailako teknikari izateko lanpostu hutsak lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdia. Ebazpen hori 2019ko 120. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 21ekoan.

Eskabideak aurkezteko epea bukaturik eta izangai bat ere baztertu ez denez, lanpostuak betetzeko Erregelamenduaren 36. artikuluko 4. atalean xedatutakoari jarraituz, bidezkoa da izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda zuzenean onestea.

Bidezkoa da, halaber, Administrazio Erroko Langileen Batzordeak kalifikazio-epaimahaian parte hartzeko proposatutako kideak izendatzea.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Onestea honako deialdi honetan onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko sistema informatikoetako goi mailako teknikarien lanpostu hutsak lekualdatze lehiaketaren bidez betetzeko deialdia. Zerrenda hori eranskinean dago.

2. Administrazio Erroko Langileen Batzordeak, bere ordezkari gisa, proposatutako ondorengo kideak izendatzea kalifikazio-epaimahairako: Ana Isabel Echeverría Vega andrea, epaimahaikide titularra, eta Manuel Javier Esteban Asurmendi jauna, ordezkoa.

3. Ebazpen hau kalifikazio-epaimahaiko kideei igortzea, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agindua ematea eta interesdunei ohartaraztea haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, aurkaratzen den egintza jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik.

Hori guztia Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 57. artikuluarekin bat eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluei jarraikiz.

Iruñean, 2019ko uztailaren 24an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren ordezko gisa, hura kanpoan baita (214/2015 Foru Agindua, irailaren 28koa), Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuko zuzendaria, Raquel San Martín Ederra.

ERANSKINA

Izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda

–Onartuak:

CILVETI JIMENEZ, FRANCISCO JOSE

–Baztertuak: inor ere ez.

Iragarkiaren kodea: F1911097