177. ALDIZKARIA - 2019ko irailaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ETXARRI ARANATZ

Hiri-jarduketarako plan berezia, 1. poligonoko 824. lurzatian. Hasierako onespena

Etxarri Aranazko Tokiko Gobernu Batzordeak, 2019ko abuztuaren 29an, hasiera batean onetsi zuen Hiri-jarduketarako plan berezia, Etxarri Aranazko udalerriko planeamenduko 1. poligonoko 824. lurzatian, Izaskun Erdocia Ulayar eta Gregorio Arruabarrena Iglesiasek sustatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 61. eta 72. artikuluetan xedatuari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Etxarri Aranatzen, 2019ko irailaren 2an.–Alkatea, Silvia Marañon Txasko.

Iragarkiaren kodea: L1911472