177. ALDIZKARIA - 2019ko irailaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLTZA ZENDEA

Eskumenak Tokiko Gobernu Batzarrari eskuordetzea

Argitara ematen da Oltza Zendeako Udalak 2017ko urtarrilaren 26an egin osoko bilkuran hartutako erabakiaren edukia, alegia, eskumenak Tokiko Gobernu Batzarrari eskuordetzeari buruzkoa; hori guztia honako artikuluetan xedatua betez: Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua onesten duen azaroaren 28ko 2586/1986 Errege Dekretuaren 51. artikulua, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/13985 Legearen 22.4 artikulua eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 2ko 2/1995 Foru Legearen 35. artikulua. Hona hemen erabakiaren xedapen-zatiak dioena, hitzez hitz:

Lehena.–Tokiko Gobernu Batzarraren esku uztea prezio publikoak, tarifak eta zergarik gabeko ondasun prestazioak ezarri eta aldatzeko eskumena, betiere Osoko Bilkurak onetsitako ordenantza arau-emaile aplikagarrietan ezarritakoa betez, hala dagokionean.

Bigarrena.–Aipatu eskuordetzearen iragarkia igortzea Nafarroako Aldizkari Ofizialera, argitara dadin, eta Udalaren iragarki-oholean ikusgai jartzea.

Oltza Zendean, 2019ko irailaren 3an.–Alkatea, Moises Garjón Villanueva.

Iragarkiaren kodea: L1911452