177. ALDIZKARIA - 2019ko irailaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BIURRUN-OLKOTZ

Udalkideen ordainsariak

Udalak, 2019ko abuztuaren 20an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen, besteak beste:

Hautetsien ordainsariak.–Kontuan hartuta udalbatzek euren aurrekontuetan diru-kopuruak jartzen ahal dituztela udalkideentzako ordainsariak eta kalte-ordainak emateko, euren kargua betetzean izandako gastuengatik, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 56. artikuluak xedatuari jarraikiz.

Kontuan hartuta Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 75., 75.bis eta 75.ter artikuluen egungo testuak zehazten duela zer prozeduratara eta betekizunetara moldatu behar duten toki entitateek diru kopuru horiek ezartzeko.

Kontuan hartuta azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren bidez onetsitako Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 13. artikuluan arestian aipatutakoa garatzen dela.

Kontuan hartuta 18/2017 Foru Legearen 13. eta 7. artikuluetan euren kargua betetzeagatik udalkideei ordainsariak edo bilkura-sariak ordaintzen dizkieten Nafarroako udalei konpentsazio ekonomikoak emateko sistema ezarri dela, eta 5 zinegotzi dituzten udalerrietarako 11.789,34 eurotan zenbatu dela 2019rako konpentsazioa, Udalbatzak, aho batez,

ERABAKITZEN DU:

Lehenbizikoa.–Udalkideen ordainsariei buruzko araubide hau ezartzea:

Alkatea eta zinegotziak: 400 euro jasoko dituzte Udalbatzaren osoko bilkurara joan eta behar bezala egiaztatzen duten bakoitzean. Diru-kopuru horretatik PFEZa dela-eta dagokion atxikipena eginen da.

Bigarrena.–Erabaki honek indarra hartzeak atzeraeraginezko efektuak izanen ditu 2019ko ekainaren 15etik. Hori dela-eta, aurreko edozein erabaki indargabetuta geratuko da egun horretatik aurrera. Indarrean egonen da Osoko Bilkurak horri buruz beste erabaki bat hartu arte.

Hirugarrena.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Udalaren iragarki-taulan eta gardetasun-atarian argitaratuko da (Gardentasunerako LFaren 20.3 art.). Ordainsariak eta lansariak iragarkia argitaratzen denetik sortuko dira, atzerako eragina izanik, erabakian xedatutakoari jarraikiz.

Biurrun-Olkotzen, 2019ko abuztuaren 23an.–Alkatea, María Luisa Serrano Echaves.

Iragarkiaren kodea: L1911199