177. ALDIZKARIA - 2019ko irailaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOZAR

Laburpena, Berriozarko Urtxintxa haur eskolako jantokirako beken deialdiarena. 2019-2020 ikasturtea

Oharra: testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.hacienda.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index). DDBN (identifikazioa): 468714.

1.–Berariazko baldintzak:

1. Berriozarren erroldatuta eta Udalaren haur eskoletan matrikulatuta dauden haurrek baizik ezin dute jantokirako laguntza jaso. Era berean, Urtxintxa eskolan plaza lortu ez eta beste haur eskola batean izena eman behar izan duten haurren kasuan, laguntza eskatzen ahalko da, Berriozarren erroldatuta egonez gero.

2. Familiaren diru-sarrerek, kontzeptu guztiak barne, aplikatzekoa den baremo ekonomikoan ezarritakoak baino txikiagoak izan behar dute.

3. Udalarekiko tributu arloko edo bestelako betebehar guztiak eguneratuak izatea.

2.–Prestazio ekonomikoaren estaldura:

A) (...).

B) Diruz lagunduko den ehuneko portzentajea, jantokiko zerbitzuaren kuotaren araberakoa izanen da.

C) Familia bakoitzari dagokion dirulaguntza, baremoko atal bakoitzean ateratako puntuazioaren batuketatik eratortzen dena izanen da, 4. atalean adierazten den ehuneko portzentajearen arabera erregulatuz.

1) Familiaren per capita errenta:

• 5.500,01 eurotik 6.650 eurora: puntu bat.

• 4.500,01 eurotik 5.500 eurora: 2 puntu.

• 4.500 euro edo gutxiago: 3 puntu.

2) Familiaren kargura dauden adingabe kopurua, eskatzailea barne:

–2 adingabe: puntu bat.

–3 adingabe: 2 puntu.

–4 adingabe: 3 puntu.

–5 adingabe edo gehiago: 4 puntu.

3) 2 haur edo gehiago Berriozarko haur eskolan matrikulatuta izanez gero: 3 puntu.

4) Familia unitateko kideren batek minusbaliotasunik izanez gero:

–%33tik %66ra: puntu bat.

–%66tik gora: 2 puntu.

D) Hilabeteko dirulaguntzaren zenbatekoa.

a) 2 puntu dituen familia unitatea: jantokirako dagokion kuotaren %10.

b) 3 puntu dituen familia unitatea: jantokirako dagokion kuotaren %20.

c) 4 puntu dituen familia unitatea: jantokirako dagokion kuotaren %30.

d) 5 puntu dituen familia unitatea: jantokirako dagokion kuotaren %40.

e) 6 puntu dituen familia unitatea: jantokirako dagokion kuotaren %50.

f) 7 puntu dituen familia unitatea: jantokirako dagokion kuotaren %60.

g) 8 puntu dituen familia unitatea: jantokirako dagokion kuotaren %70.

h) 9 puntu dituen familia unitatea: jantokirako dagokion kuotaren %80.

i) 10 puntu dituen familia unitatea: jantokirako dagokion kuotaren %10.

3.–Eskarietarako epea eta tokia:

Interesa duten familiek Berriozarko Udalean eskatuko dituzte laguntza ekonomikoak.

Eskaerak deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik 2019ko irailaren 14ra bitarte egiten ahalko dira.

Ikasturteko edozein unetan laguntzak eskatzen, baloratzen eta ebazten ahal dira, hala behar duten familientzat eta ikasturtea bukatzeko gelditzen den denborarako.

4.–Familiek aurkeztu beharreko agiriak:

1. Haur eskolak prestatuko duen ereduaren araberako eskabide-orria.

2. Ikaslearen familia-unitatearen errenta aitorpena edo aitorpenak. Familia-unitateko kideren bat errenta aitorpena egitetik salbuetsita egonez gero, ogasunak emandako agiria aurkeztu beharko du horrek eta 2018an izan dituen diru-sarrerak adierazi.

3. Ikaslearen familia-liburua edo -liburuak.

4. Berriozarko Udalak eskatzaileen datu fiskalak Nafarroako Zerga Ogasunean kontsultatu ahal izateko baimena.

5. Eskatzaileek helbide elektroniko bat adierazi beharko dute, deialdiari lotutako jakinarazpen oro jasotzeko. Behin jakinarazpenak helbide elektroniko horretara igorrita, automatikoki onartutzat eta jakinarazitzat joko dira. Dirulaguntza osoki edo partzialki ematen dela edota ukatzen dela jakinarazteko, zerrenda paratuko da haur eskolaren taulan.

6.–Eskariei buruzko ebazpena eta laguntzen ordainketa:

Haur eskoletako jantokietarako laguntza eskaerak eta dagozkien txostenak jaso ondotik, Berriozarko Udaleko Gobernu Batzarrak laguntzok eman edo ukatzeko ebazpena emanen du.

Laguntzak hilero ordainduko dira, haur onuradunen jantokiko kuotetan deskontua aplikatuz.

7.–Dirulaguntza ematearen ondorioz onuradunaren eta laguntza ematen duen administrazioaren artean sortzen den harreman juridikoaren edukia:

(...).

Berriozarren, 2019ko uztailaren 4an.–Alkatea, Raúl Maiza González.

Iragarkiaren kodea: L1910248