177. ALDIZKARIA - 2019ko irailaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANUE

Jarduera-lizentzia. Eskaera

Aditzera ematen da jarraian zehazten den espedientea ikusgai egonen dela udal honetako bulegoetan, hamabost egun balioduneko tartean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera, jarduerak ukitu egiten dituela uste dutenek epe horretan bidezko alegazioak egin ahal ditzaten. Hori guztia, Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legearen 55. artikuluan eta hurrengoetan eta 4. eranskinaren c. ataleko g azpiatalean, eta lege hori garatzen duen abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren 66. artikuluan eta 4. eranskinaren c. ataleko g azpiatalean xedatuarekin bat.

Sustatzailea: Nilsa. Jarduera: “Leazkueko putzu septikoa hobetzea, Nafarroako ibaiak saneatzeko plan zuzentzailearen baitan”. Putzu septikoaren kokalekua: Leazkueko 10. poligonoa, 10.b lurzatia. Anue.

Argitara ematen da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan.

Anuen, 2019ko abuztuaren 29an.–Alkatea, Miguel Angel Larrayoz Vidan.

Iragarkiaren kodea: L1911432