177. ALDIZKARIA - 2019ko irailaren 9a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

2226E/2019 EBAZPENA, abuztuaren 19koa, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana. Honen bidez aldatzen da 30 urtetik beherako langabeen praktiketako kontratazioa sustatzeko dirulaguntzetarako 2019ko gastua baimendu zuen ebazpena.

Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen azaroaren 2ko 838E/2018 Ebazpenaren bidez 900.000 euroko kreditua baimendu zen, 2019ko gastuen aurrekontuaren kargura, 30 urtetik beherako langabeen praktiketako kontratazioa sustatzeko dirulaguntzak emateko.

Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean 382393 zenbakia duten dirulaguntza horiek Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen maiatzaren 23ko 1496/2017 Ebazpenaren bidez arautu ziren, eta honako honen kontura ordainduko da: “Enpresek gazteak kontratatzeko pizgarriak. Konferentzia Sektoriala” izeneko 950001 96100 4709 241205 partida.

Orain arte aurkeztutako eskaeren kopurua ikusirik eta gazteen kontratazioa sustatzen segitzeko Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuak duen interesa kontuan harturik, dirulaguntza horiek emateko baimendu zen kreditua handitu behar dela aurreikusten da.

Bestalde, aurreko urteetako esperientzia aintzat harturik, aurreikustekoa da kreditu erabilgarria egotea aurrekontu-ekitaldia amaitu baino lehen, Nafarroako Gobernuaren beste aurrekontu-partida batzuetatik sortua.

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 31. artikuluaren 3. apartatuan ezartzen denaren arabera, deialdian zehazten ahalko da, kreditu erabilgarrien barruko gehieneko zenbateko osoaz gain, gehieneko zenbateko osagarri bat, beste deialdirik behar ez duena dirulaguntzetan aplikatzeko.

Aipatu 31. artikuluan ezarritako kasuetako bigarrenean egonen garela aurreikusten da, hau da, partida horietan zenbateko osagarria izanen dela aurrekontu-kreditu erabilgarria handituko delako, kreditu-gehitze baten ondorioz.

Izan ere, 31. artikuluak berak ezartzen duenez, honako hau jaso behar da deialdian, espresuki jaso ere: deialdia onesteko eskumena duen organoak baimendu behar du kreditu gehigarri hori, eta deialdia bezala argitaratu.

Horrenbestez, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren estatutuak onesten dituen abenduaren 2ko 263/2015 Foru Dekretuaren 12. artikuluan emandako ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen azaroaren 2ko 838E/2018 Ebazpena aldatzea, lehenbiziko puntuari bigarren paragrafoa gehituz, honela:

Era berean, gehienez 1.000.000 euroko zenbateko gehigarria baimentzen ahalko da. Hori eraginkorra izateko, legez aurreikusitako inguruabarren bat gertatzearen ondorioz baimendu beharko da. Kasua bada, organo eskudunak emanen du kreditu gehigarri horretarako baimena, eta deialdia bezala argitaratuko da. Horrek ez du ekarriko beste epe bat irekitzea dirulaguntza eskaerak aurkezteko, ez eta ebazteko eta jakinarazteko gehieneko beste epe bat hastea ere.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Eskubide Sozialetako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Iruñean, 2019ko abuztuaren 19an.–Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Paz Fernández Mendaza.

Iragarkiaren kodea: F1910895