176. ALDIZKARIA - 2019ko irailaren 6a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

NAFARROAKO JUSTIZIA AUZITEGI NAGUSIA

Tramitera onartu diren kasazio autonomikoko errekurtsoen zerrenda (29/1998 Legearen 90.7 artikulua)

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 90.7 artikuluan ezarritakoarekin bat (7/2015 Lege Organikoak eman dion idazketaren arabera), erabaki da jendaurrean jartzea tramitera onartu diren kasazio autonomikoko errekurtsoen zerrenda, 2019ko urtarrilaren 1etik 2019ko ekainaren 30era bitarteko aldiari dagozkionak, laburki aipatuta interpretatuko diren arauak eta ebazteko programazioa.

443/2018 errekurtsoa. 2019ko martxoaren 20ko Autoaren bidez onartua.

Interpretatuko diren arauak: Nafarroako Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorraren 146. artikulua, abenduaren 27ko 19/2017 Foru Legearen lehenengo xedapen iragankorrari dagokionez, deusetan galarazi gabe ematen den epaia beste manu juridiko batzuetara hedatzea, errekurtsoan izaten den eztabaidak hala eskatzen badu.

Iruñean, 2019ko uztailaren 26an.–Salako Justizia Administrazioaren letradua, Fabiola Llorente Llorente.

Iragarkiaren kodea: J1910189