176. ALDIZKARIA - 2019ko irailaren 6a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

KANTAURI ALDEKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

H/31/2.º0194 NL/sr espedientea jendaurrean

Gaia: ur aprobetxamendu baterako eskubidea azkentzea.

Ofizioz ireki da espedientea.

Kontzesioaren titularra: Arano Argi Indar SL.

Helbidea: Ergoien auzoa-Tolare etxea, 20180 Oiartzun (Gipuzkoa).

Ibai edo errekaren izena: Arano ibaia.

Amaitu beharreko aprobetxamenduko emaria: 150 l/s.

Udal-mugartea eta probintzia: Arano (Nafarroa).

Erabilera: energia elektrikoa sortzea (Aranoko zentrala).

Obren azalpen laburra eta helburua:

Espedientea ofizioz ireki da, aprobetxamenduak jarraian hiru urte baino gehiago dituelako erabili gabe, titularrari egotzi ahal zaion arrazoiarengatik.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak aurkezteko aukera izan dezaten hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Aranoko udaletxean edo Kantauri aldeko Konfederazio Hidrografikoan (Ur Komisaria, Errotaburuko pasealekua 1, 8. solairua, 20018 Donostia), bertan egonen baita ikusgai espedientea.

Donostian, 2019ko abuztuaren 26an.–Idazkari nagusia. Eskuordez, Zerbitzuko burua (2017ko abenduaren 13ko Ebazpena, 2017ko urriaren 9ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua), Noemí López Fernández.

Iragarkiaren kodea: E1911217