176. ALDIZKARIA - 2019ko irailaren 6a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki-oharra. Erreferentzia: 2018-A-118 (2018-A-118, 2018-A-119)

Almazara del Camino SLk honako datu eta ezaugarri hauek dituen ur publikoen aprobetxamendua eskatu du:

Ibilgua: Odrón ibaia.

Hargunearen udalerria: Mues (Nafarroa).

Hargunearen tokia: UTM ETRS89 (564444, 4715386) 30. zona.

Erabileraren xedea: ureztatzea.

Erabileraren tokia: Los Arcosko udal-mugartea, 5. poligonoko 901. lurzatia (Nafarroa).

Batez besteko emari baliokidea kontsumo handieneko hilean (l/s): 0,075.

Gehieneko bolumena urtean: 400 m³.

Aprobetxamenduaren xedea da ura zuzenean hartzea Linares ibaitik, 3,3 l/s-ko uneko gehieneko emaria ateratzen duen motoponpa baten bidez, 5 o 6 m³-eko zisterna bat betetzeko. Zisterna ureztatu beharreko lurzatira eramanen da, biltegi malgu bat betetzeko, eta bertatik tantaka ureztatuko da 2,88 hektareako olibadia, 3 aldiz, maiatzetik urrira. Ura neguan edo udaberrian hartuko da lehendabiziko ureztaketa egiteko, eta maiatzetik urrira, gainerakoak egiteko.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Konfederazio Hidrografikoan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza), bulego orduetan.

Zaragozan, 2019ko uztailaren 1ean.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E1911171