176. ALDIZKARIA - 2019ko irailaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DEIERRI

Landa-lurreko eta hiri-lurreko ondasunen gaineko 2019ko kontribuzioa borondatez ordaintzeko epea

Honen bitartez, aditzera ematen zaie Deierriko zergadun guztiei landa-lurreko eta hiri-lurreko ondasunen gaineko 2019ko kontribuzioa borondatez ordaintzeko epea 2019ko irailaren 1ean hasi eta urriaren 15ean bukatuko dela.

Helbideratuta ez dauden ordainagiriak Deierriko Udalaren kontuetan ordaindu beharko dira, Nafarroako Rural Kutxa edo Caixabank banketxeetan, aipatutako epean.

Helbideratutako ordainagiriak titularrek baimendutako banku-kontuetan kargatuko dira borondatezko epearen azken egunean, hots, 2019ko urriaren 15ean.

Epe hori iragandakoan, Derrigorrezko Diru-bilketa Agentziara igorriko dira, hark premiamendu-bidez kobra ditzan, aldez aurretik jakinarazi gabe.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Deierrin, 2019ko abuztuaren 26an.–Alkate udalburua, Eduardo Lezaun Echalar.

Iragarkiaren kodea: L1911294