176. ALDIZKARIA - 2019ko irailaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ATARRABIA

Balorazio txostenaren proiektua jendaurrean

Ikusirik balorazio txosten berriaren proiektua eta txostenaren simulazioaren emaitzak eta, ikusirik Udalaren 2019ko abuztuaren 27ko osoko bilkuraren erabakia eta, Nafarroako Lurralde Aberastasunaren Erregistroari eta katastroei buruzko azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 36.4 artikuluan ezarritakoari jarraikiz, balorazio txostenaren proiektua jendaurrean egongo da 20 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Jendaurreko epe horretan, balorazio txostenaren proiektua interesdunen eskura egongo da hirigintzako departamentuan, bidezkoak iruditzen zaizkien alegazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten.

Atarrabian, 2019ko abuztuaren 28an.–Alkatea, Mikel Oteiza Iza.

Iragarkiaren kodea: L1911304