176. ALDIZKARIA - 2019ko irailaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

URROTZ-HIRIA

5/2019 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

Aurrekontu-aldaketa hasiera batean onesten duen erabakia 2019ko 149. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 1ean. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontu-aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraituz.

Kreditu berezia

PARTIDA

IZENA

ZENBATEKOA

1.1722.60000

Basolanak

25.700

PARTIDA

IZENA

ZENBATEKOA

FINANTZAKETA:

1.3420.6090001

Udalaren pilotalekua ixtea

-13.150

1.7508007

Basolanetarako dirulaguntza

12.550

Urrotz-Hirian, 2019ko abuztuaren 26an.–Alkatea, Miguel Angel Iribarren Lacunza.

Iragarkiaren kodea: L1911252