176. ALDIZKARIA - 2019ko irailaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TAFALLA

Hiri-jarduketarako plan berezia UC-43A eta UC-43C unitateetarako. Behin betiko onespena

Tafallako Udalak, 2019ko abuztuaren 6an egin osoko bilkura arruntean, honako erabaki hau hartu zuen:

Tafallako Udalaren Gobernu Batzarrak 2019ko maiatzaren 21ean erabaki zuen hasiera batean onestea Hiri-jarduketarako plan berezia Tafallako hiri-antolamenduko plan orokorreko UC43A eta UC-43C unitate finkatuetan, Uxueko Andre Mariaren etorbidean, 2, 4. eta 6. zenbakietan (30. poligonoa, 83., 84. eta 18. lurzatiak). Alava Iniciativas Inmobiliarias XXI SLk sustatu du plana, 2019ko apirilaren 9an aurkeztua, 1.955 zenbakiko erregistro-sarrera duena, honako hau ahalbidetzeko: zuzeneko jarduketa bizitegi-erabilerako eraikin bat egiteko, Tafallako hiri-lurreko ondasunen katastroko 30. poligonoko 18. eta 84. lurzatietan, obra-lizentzia tramitatuta eta lortuta.

Aipatu plan berezia jendaurrean jarri zen, iragarkiaren bidez, 2019ko 116. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuta, ekainaren 17an, eta Diario de Navarra eta Diario de Noticias Nafarroako Foru Komunitatean argitaratzen diren egunkarietan, 2019ko ekainaren 7an eta 6an, hurrenez hurren. Hori guztia, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72.1 artikuluan xedatuarekin bat.

Jendaurreko aldian ez da alegaziorik aurkeztu. Hori eta udal zerbitzu teknikoek eta Lege Aholkularitzak espedientea hasiera batean onestearen aldeko txostenak eman dituztela ikusita,

1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72.1.c artikuluan honako hau zehazten da: “plana behin betiko onesteko gehieneko epea bi hilabetekoa izanen da, jendaurreko aldia amaitzen denetik hasita”. Hori kontuan hartuta, espedientea behin betiko onesteko gehieneko epea 2019ko irailaren 17an bukatuko da.

Ezinezkoa da Hirigintza Batzordea biltzea hurrengo osoko bilkuraren aurretik, eta Udalbatzak du behin betiko onespena erabakitzeko eskumena. Horregatik guztiagatik, Toki Araubidearen Oinarriei buruzko Legearen 22.2.c artikuluan zer xedatzen den, eta espedientearen onespena irailaren 24rako ezarria dagoen hurrengo osoko bilkura arruntera arte atzeratzeak nolako kaltea ekarriko lukeen hala sustapenerako nola interes orokorrerako,

ERABAKITZEN DA:

Lehena.–Behin betiko onestea Tafallako hiri-antolamenduko plan orokorreko Hiri-jarduketarako plan berezia UC-43A eta UC-43C unitateetarako (30. poligonoa, 83., 84. eta 18. lurzatiak). Alava Iniciativas Inmobiliarias XXI SLk sustatu du plana, zuzeneko jarduketa bizitegi-erabilerako eraikin bat egiteko, Tafallako hiri-lurreko ondasunen katastroko 30. poligonoko 18. eta 84. lurzatietan, obra-lizentzia tramitatuta eta lortuta.

Bigarrena.–Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea aipatu plan bereziaren behin betiko onespenaren erabakia, baita han jasotako hirigintza arauak ere, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluan zehaztutakoarekin bat.

Hirugarrena.–Behin betiko onetsitako dokumentuaren ale bat igortzea, erabaki honekin eta espedientearen txostenekin batera, Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren Lurralde eta Paisaia Zerbitzura, erabaki hau hartu eta hurrengo 10 eguneko epean.

Laugarrena.–Ebazpen honen berri ematea Osoko Bilkurari, organo horrek egiten duen hurrengo bilkuran, eta dagokion espedientean sartzea.

Bosgarrena.–Erabaki hau jakinaraztea sustatzaileari, Hirigintza Alorrari eta Lege Aholkularitzari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Jakinarazten dut, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan, ohartaraziz erabaki honek administrazio-bidea agortu egiten duela eta haren kontra honako errekurtso hauek aurkezten ahal direla:

–Berraztertzeko hautazko errekurtsoa, erabakia hartu duen organoari berari zuzendua, hilabeteko epean, erabakia jakinarazi eta biharamunetik hasita.

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, erabaki hau jakinarazi eta hurrengo hilabetean.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera.

Onetsitako araudiaren aurka, errekurtso hauek jartzen ahal dituzte interesdunek:

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, testu arauemailea Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo hilabetean.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, araudia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Gorago xedatutakoak ez ditu ukatzen Nafarroako Foru Komunitateari eta Estatuko Administrazio Orokorrari eman eskudantziak Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 326. artikuluan, ezta, gainerako administrazio publikoei dagokienez, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan xedatua ere.

Tafallan, 2019ko abuztuaren 22an.–Jarduneko alkatea, Goizeder Juango Lizarbe.

ERANSKINA

Hiri-jarduketarako plan berezia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L1911242