176. ALDIZKARIA - 2019ko irailaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GARES

Udal Plan Orokorra

Garesko Udal Plan Orokorra behin betiko onetsi zen Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak maiatzaren 28an eman 100E/2019 Foru Aginduaren bidez.

Hirigintzako araudia eta ordenantzak ematen dira argitara, honako hau betetzeko: Toki-araubidearen oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 70.2 artikuluan eta Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79. artikuluan ezarritakoa.

Garesen, 2019ko abuztuaren 9an.–Alkatea, Oihan Mendo Goñi.

ERANSKINA

Udal Plan Orokorra

Lurraldea okupatzeko estrategia eta eredua.

Oroitidazkia, azterketa ekonomikoa eta iraunkortasunari buruzkoa.

Ingurumen-inpaktuaren azterketa. Azterketa akustiko osagarria.

Hirigintzako araudia.

Ondare arkeologikoaren eta arkitektonikoaren katalogoa, eta haiek babesteko araudia.

Eraikingintza-ordenantza eta urbanizazioari buruzkoa.

Planoak.

Deskargatu beharreko artxiboak PDF formatuan daude, planoak izan ezik, zip formatuan baitaude; deskonprimatutakoan, planoen aurkibidea jasoko duzu, eta plano bakoitza, PDF formatu geruzadunean.

Iragarkiaren kodea: L1910878