176. ALDIZKARIA - 2019ko irailaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Osoko Bilkuraren Batzordeen sorrera eta osaera

Iruñeko Udalbatzak, 2019ko uztailaren 3ko Osoko Bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

PLE 03-JUL-19 (10/AL).

Bat etorrita indarreko xedapenekin,

ERABAKITZEN DA:

1.–Hiru batzorde arrunt sortzea, honako izen hauekin:

–Lehendakaritza Batzordea.

–Dagozkion gaiak: Honako Alor hauei dagozkienak: Gobernu Estrategikoa, Merkataritza eta Turismoa, Zerbitzu Orokorrak eta Herritarren Segurtasuna.

–Herritarren Aferen Batzordea.

–Dagozkion gaiak: Honako Alor hauenak: Hezkuntza, Herritarren Partaidetza eta Gazteria, Kultura eta Berdintasuna, Gizarte Zerbitzuak, Komunitate Ekintza eta Kirola.

–Hirigintza Batzordea.

–Dagozkion gaiak: Honako Alor hauenak: Hirigintza, Etxebizitza eta Osasuna, Proiektu Estrategikoak, Mugikortasuna eta Jasangarritasuna.

2.–Hiru batzorde sortzea, honako izen hauekin:

–Kontuen Batzorde Berezia.

–Kontratazioak Zaintzeko Batzordea.

–Iradokizun eta Erreklamazioen Batzordea.

3.–Sei Batzordeen osaera honako hau izanen da: Navarra Sumako 5 zinegotzi, Bilduko 3 zinegotzi, PSNko 2 zinegotzi eta Geroa Baiko zinegotzi 1.

Iruñean, 2019ko uztailaren 3an.–Alkatea, Enrique Maya Miranda.

Iragarkiaren kodea: L1911428