176. ALDIZKARIA - 2019ko irailaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OTEITZA

Alkatetzaren eskuordetzea ezkontza zibilak egiteko

Kontuan harturik Erregistroen eta Notariotzaren Zuzendaritza Nagusiak 1995eko urtarrilaren 26an emandako jarraibideak (alkateek eginiko ezkontza zibilak baimentzeari buruzkoak), eta Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 44. eta 47. artikuluek eta horiekin bat heldu direnek xedatzen dutena, Alkatetza honek

EBAZTEN DU:

Lehena.–Udal honetako zinegotzi guztien esku uztea udal honetan ezkontza zibilak egiteko eskumena, ezkontideek hala eskatzen dutenean.

Bigarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udaleko iragarki-taulan eta web-orrian argitaratzea.

Hirugarrena.–Erabaki honen berri Udalbatzari ematea hurrengo osoko bilkura arruntean.

Oteitzan, 2019ko abuztuaren 26an.–Alkate udalburua, Rubén Daríio Martínez Landa.

Iragarkiaren kodea: L1911244