176. ALDIZKARIA - 2019ko irailaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NOAIN (ELORTZIBAR)

Hiri-jarduketarako plan berezia 2. poligonoko 46. lurzatian. Behin betiko onespena

Noaingo Udalak (Elortzibar), 2019ko uztailaren 13an egin osoko bilkuran,

ERABAKI ZUEN:

1. Hasiera batean onestea hiri-jarduketarako plan berezia Noaingo 2. poligonoko 46. lurzatian, María Ángeles Lanz Iriartek eta María Dolores Lanzek sustatua.

2. Erabaki hau jakinaraztea espedientearen sustatzaileei, Iruñerriko Mankomunitateari eta Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko Zuzendaritza Nagusiari, behin betiko onetsitako kopia erantsita.

3. Dagokion iragarkia argitaratzea, Nafarroako Aldizkari Ofizialean, hirigintzako araudiarekin batera, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 26ko 1/2017 Foru Dekretuaren 79. artikuluan xedatuarekin bat.

Noainen (Elortzibar), 2019ko uztailaren 29an.–Alkate udalburua, Sebastián Marco Zaratiegui.

ERANSKINA

Hiri-jarduketarako plan berezia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L1911296