176. ALDIZKARIA - 2019ko irailaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEITZA

Alkatetzaren eskuordetzea

Leitzako Udaleko alkateak, 2019ko abuztuaren 2an, 2019/181 Ebazpena eman zuen. Hona hemen haren testu osoa:

Ikusirik Toki Araubidearen Oinarriei buruzko 7/1985 Legearen 21.1.j) artikuluaren edukia, haren arabera kasuan kasuko toki entitateko buruak du eskumena Plan Bereziaren hasierako onespena egiteko.

Ikusirik Plan Berezia onartzeko 259/2019 espedientea, Mikel Zabaleta Aramendia, udaleko alkateak eskatuta ireki dena.

Ikusirik espedienteko interesduna Leitza alkatea bera dela eta, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 23. artikuluko 2-b) apartatua aplikatu beharrez, abstenitzera behartuta dagoela.

Ikusirik Toki Araubidearen Oinarriei buruzko 7/1985 Legearen 23.4 artikuluaren eta horrekin bat heldu direnen edukia, baita Toki Entitateen Antolamenduaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua ezartzen duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 43.4, 43.5 eta 44. artikuluena eta horiekin bat heldu direnena ere, haietan ezartzen baita eskumen hau bertze baten esku uzteko aukera, eta horretarako behar diren tramiteak.

Ikusirik Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 9. artikuluko 3. apartatua, haren arabera argitaratu behar baita erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean,

ERABAKI DUT:

1.–Aipatutako Plan Bereziari buruzko espedientean esku ez hartzea eta honen hasierako onespena egiteko eskumena Leitzako Udaleko lehengo alkateordearen, Nahikari Uriarte Intxaurrondoren, esku uztea.

2.–Leitzako Udaleko lehengo alkateorde den Nahikari Uriarte Intxaurrondori eskudantziak bere esku utzi direla jakinaraztea. Horrek ebazpen honen dataren egunetik izanen ditu ondorioak, Toki Entitateen Antolamenduaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua ezartzen duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 44.2 artikuluan agindu bezala, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu beharko bada ere, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 9. artikuluko 3. apartatuak aurreikusten dituen baldintzetan.

3.–Ebazpen honen berri ematea Leitzako Udalaren Osoko Bilkurari, jakinaren gainean egon dadin, Toki Entitateen Antolamenduaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua ezartzen duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 44.4 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Leitzan, 2019ko abuztuaren 2an.–Alkatea, Mikel Zabaleta Aramendia.

Iragarkiaren kodea: L1910377